Robert Wilson

Wikipedia, Entziklopedia askea
Robert Wilson
2014-01-19 Luebeck Wachter Wilson (cropped - Robert Wilson).jpg
Bizitza
JaiotzaWaco (Texas)1941eko urriaren 4a (80 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Hezkuntza
HeziketaPratt Institute (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakantzerki zuzendaria, antzerkigilea, arkitektoa, eszenografoa, lighting designer (en) Itzuli, sortzailea, artista, ilustratzailea, zinema aktorea, artista bisuala, koreografoa, margolaria, bideoartista, performancelaria eta installation artist (en) Itzuli
Jasotako sariak
KidetzaBerlingo Arteen Akademia
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia

robertwilson.com
IMDB: nm0934038 Allmovie: p488845 IBDB: 8430
Musicbrainz: 010ca9c5-77cc-4d5e-94d7-e943b80fdae3 Discogs: 290134 Edit the value on Wikidata

Robert Wilson (Waco, Texas, 1941eko urriaren 4a) estatubatuar antzerkilaria eta artista da. Ikasketak Texaseko Unibertsitatean egin ondoren, autisten eta gorren terapiaren inguruan hasi zen lanean. Hala, 1971n, Gorraren begirada ikuskaria sortu zuen: New Yorkeko Byrd Hoffmann Schoolen egindako ikerketen emaitzak biltzen dituen ikuskizuna. Arrakasta handia izan zuen, eta Nancyn eta Parisen erakutsi zuen. Gero, Europan hasi zen lanean eta jarraitu zituen ikerketak, John Cage musikagileak isiltasunaren eta musikaren arteko harremanaren inguruan egin zituen lanetan oinarrituta askotan. Wilsonen ikuskizunek argi erakusten dute artistak testu eta ondare klasikoan zuen interesa: bi osagarri horiek bertsio pertsonal baten mende jartzen ditu, eta bateratu egiten ditu mintzamena, musika, jokoaren eta dantzaren inguruko Ekialdeko tradizioa eta hotsaren eta argiaren inguruko ikerketak. Irudiko antzerki horretaz gainera, bideoak egin ditu, eta diseinatzaile-lana ere bai.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]