Ingeles

Artikulu hau "Kalitatezko 2.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da
Artikulu hau Wikipedia guztiek izan beharreko artikuluen zerrendaren parte da
Wikipedia, Entziklopedia askea

Ingelesa
English
Anglospeak (subnational version).svg
Ingelesa eta ingelesa creole munduan     Hizkuntza nazionala edo gehiengoaren ama-hizkuntza      Hizkuntza ofiziala baina ez gehien erabiliena
Datu orokorrak
Lurralde eremuaAmeriketako Estatu Batuak, Australia, Erresuma Batua, Kanada, Zeelanda Berria eta beste hainbat herrialdetan
Hiztunak~500 milioi (ama hizkuntza)
Rankinga1 edo 2
OfizialtasunaAmeriketako Estatu Batuak (de facto), Australia, Erresuma Batua (de facto), Kanada, Zeelanda Berria eta Commonwealth-eko herrialde gehienetan
UNESCO sailkapena1: ziurra
Araugileaarautu gabea
Hizkuntza sailkapena
giza hizkuntza
hizkuntza nostratikoak
euro-asiar hizkuntzak
indoeuropar hizkuntzak
germaniar hizkuntzak
mendebaldeko germaniar hizkuntzak
anglo-frisiar hizkuntzak
angliar hizkuntzak
Informazio filologikoa
Hizkuntza-tipologiasubjektua aditza objektua, nominatibo-akusatibo hizkuntza, hizkuntza azentuala, place–manner–time (en) Itzuli eta hizkuntza fusionatzailea
Denbora gramatikalaksimple present (en) Itzuli, present continuous (en) Itzuli, present perfect (en) Itzuli, present perfect continuous (en) Itzuli, simple past (en) Itzuli, past continuous (en) Itzuli, past perfect (en) Itzuli, continuous pluperfect (en) Itzuli, future perfect (en) Itzuli, simple future (en) Itzuli, future perfect continuous (en) Itzuli eta future continuous (en) Itzuli
Modu gramatikalakindikatiboa eta subjuntiboa
Genero gramatikalakgenero maskulinoa, genero femeninoa eta neutroa
Kasu gramatikalakgenitiboa, nominatiboa eta oblique case (en) Itzuli
AlfabetoaEnglish alphabet (en) Itzuli eta latindar alfabetoa
Hizkuntza kodeak
ISO 639-1en
ISO 639-2eng
ISO 639-3eng
Ethnologueeng
Glottologstan1293
Wikipediaen
Linguasphere52-ABA
ASCL1201
IETFen
Ingelesa ama-hizkuntza dutenen ehunekoa.

Ingelesa mendebaldeko germaniar hizkuntza da, Ingalaterran jatorria duena eta nazioarteko lingua franca bilakatu dena[1][2]. Angloen izena darama, Britainia Handira migratu zuen germaniar herri bat eta Ingalaterrari izena eman ziona. Bi izenak Baltikoko Anglia penintsulatik datoz. Frisieratik oso gertu dago, baina haren hiztegiak eragin handia izan du beste germaniar hizkuntza batzuetatik, bereziki antzinako eskandinavieratik, eta maila txikiagoan, latinetik eta frantsesetik[3].

Ingelesa 1.400 urtean zehar garatu da, gutxienez. Haren formarik zaharrenak, Britainia Handira V. mendean eramandako Ingvaeoniar dialektoak, antzinako ingelesa izena hartzen du. Ingeles ertaina XI. mendearen amaieran hasi zen erabiltzen, Ingalaterrako normandiar konkistaren ostean, eta frantsesaren eragin zuzena izan zuen[4]. Ingeles moderno goiztiarra deitzen zaio XV. mendearen ondotik inprenta Londresera iritsi zenean ezarritako hizkuntzari, Jakue Erregearen Biblia inprimatu eta Bokalen Desplazamendu Handia hasi zenean[5].

Britainiar Inperioaren nazioarteko eragina dela eta, ingeles modernoa XVII. mendetik XX. mendera arte mundu osoan zehar hedatu zen. Medio idatzi zein elektronikoetan, eta Ameriketako Estatu Batuak superpotentzia bilakatzearekin batera, ingelesa mundu osoko hitzaildietako hizkuntza nagusia da, eta lingua franca gisa balio du hainbat eskualdetan, testuinguru profesionaletan, zientzian, nabigazioan eta zuzenbidean[6].

Munduan lehen hiztun gehien dituen hirugarren hizkuntza da, txinera eta gaztelaniaren ostean[7]. Bigarren hizkuntza gisa gehien ikasten den hizkuntza da, eta 60 herrialdetan ofiziala edo ofizialetako bat da. Lehen hizkuntza gisa dutenek baino pertsona gehiagok ikasi dute ingelesa bigarren hizkuntza gisa. Erresuma Batuan, Ameriketako Estatu Batuak, Kanada, Australia, Irlanda eta Zeelanda Berrian gehien hitz egiten den hizkuntza da, eta oso hedatuta dago Karibean, Afrikan eta Hegoaldeko Asian[8]. Nazio Batuen Erakundeko eta Europar Batasuneko hizkuntza koofiziala da, eta nazioarteko hainbat erakunderen hizkuntza ofiziala. Hiztun gehien dituen germaniar hizkuntza da. Hiztegi handia du, nahiz eta zenbat hitz dituen kontatzea ezinezkoa den hizkuntza gehienetan[9]. Hiztunei "anglofono" deritze[10].

Ingelesa modernoaren gramatika indoeuropar hizkuntzetatik eratorria da, hitzen ordena erlatiboki nasaia eta inflexio asko dituen familiatik subjektu-aditz-objektu egitura finkora pasa da eta sintaxi konplexua garatu du[11]. Ingelesa modernoak aditz laguntzaileen eta hitzen ordena erabiltzen du esaldi konplexuak erabiltzeko, hala nola pasiborako, galderetarako eta ezeztapen batzuetarako. Ingelesaren fonetika eta fonologia oso askotarikoa da hiztunen artean, eta batzuetan baita hiztegia, gramatika eta idazketa ere, baina mundu osoan zehar dauden ingeles hiztunek modu errazean ulertzen dute batak bestea.

Hedapen geografikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herrialde hauetan mintzatzen da: Amerikar Samoa, Ameriketako Estatu Batuak, Angila, Antigua eta Barbuda, Australia, Bahamak, Bangladesh, Barbados, Belize, Bermudak, Birjina uharte amerikarrak, Birjina uharte britainiarrak, Botswana, Brunei, Christmas uhartea, Cook Uharteak, Dominika, Erresuma Batua, Fiji, Gambia, Ghana, Gibraltar, Granada, Guam, Guernsey, Guyana, Hong Kong, India, Iparraldeko Mariana Uharteak, Irlanda, Jamaika, Jersey, Kamerun, Kanada, Kaiman uharteak, Keeling uharteak, Kenya, Kiribati, Lesotho, Liberia, Malawi, Malvinak, Maldivak, Malta, Man uhartea, Marshall Uharteak, Maurizio, Mikronesia, Montserrat, Namibia, Nauru, Nigeria, Niue, Norfolk uhartea, Pakistan, Palau, Papua Ginea Berria, Filipinak, Pitcairn uharteak, Puerto Rico, Ruanda, Santa Helena, Saint Kitts eta Nevis, Santa Luzia, Saint Vincent eta Grenadinak, Samoa, Seychelleak, Sierra Leona, Singapur, Solomon Uharteak, Hegoafrika, Sri Lanka, Swazilandia, Tanzania, Tokelau, Tonga, Trinidad eta Tobago, Turks eta Caicos Uharteak, Tuvalu, Uganda, Vanuatu, Zambia, Zeelanda Berria eta Zimbabwe.

Hiztegi laburra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Bai = Yes
  • Ez = No
  • Kaixo! = Hello
  • Agur!, Adio! = Good bye!
  • Ikusi arte = See you!
  • Eskerrik asko! = Thank you!
  • Egun on = Good morning
  • Arratsalde on = Good evening
  • Gabon = Good night
  • Mesedez = Please
  • Barkatu = Excuse me (Barka nazazu), sorry
  • Aizu! = Listen!
  • Kafe hutsa nahi nuke = Can I have a coffee?
  • Kafe ebakia nahi nuke = Can I have a macchiato?
  • Kafesnea nahi nuke = Can I have a café latte?
  • Garagardoa nahi nuke = Can I have a beer?
  • Komunak = Toilets
  • Non dago komuna? = Where are the toilets?
  • Non dago tren-geltokia? = Where is the train station?
  • Non dago autobus-geltokia? = Where is the bus station?
  • Ba al da hotelik hemen inguruan? = Is there any hotel around here?
  • Eguberri on! = Merry Christmas!
  • Urte berri on! = Happy new year!
  • Beajondeizula = Congratulations!
  • Urte askotarako! = Happy birthday
  • Zer moduz = How are you?
  • Ez horregatik = You're welcome
  • Ez dut ulertzen = I don't understand
  • Ez dakit ingelesez = I don't speak English
  • Ba al dakizu euskaraz? = Do you speak Basque?
  • Neska polita / Neska ederra = Pretty girl
  • Zein da zure izena? = What is your name?
  • Pozten nau zu ezagutzeak = Nice to meet you
  • Ongi etorri! = Welcome!
  • Egun on denoi = Good morning everyone!
  • Baita zuri ere = The same to you (singular)
  • Jakina! / Noski! = Sure! OK!
  • Nongoa zara? = Where are you from?
  • Non dago...? = Where is...?
  • Ba ote? = Really? Maybe?
  • Topa! = Cheers!
  • Hementxe! = Over / right here!
  • Geldi! = Stop!
  • Lasai = Take it easy
  • Ez dut nahi = I don't want (it)
  • Kaka zaharra! = Crap!
  • Hoa pikutara!/ Hoa popatik hartzera! = Fuck you!

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Crystal, David,. (2003). English as a global language. (2nd ed. argitaraldia) Cambridge University Press ISBN 0511078625. PMC 57418548. (Noiz kontsultatua: 2019-02-03).
  2. Ronald., Wardhaugh,. (2010). An introduction to sociolinguistics. (6th ed. argitaraldia) Wiley-Blackwell ISBN 9781405186681. PMC 317288704. (Noiz kontsultatua: 2019-02-03).
  3. 1930-, Finkenstaedt, Thomas,. (1973). Ordered profusion; studies in dictionaries and the English lexicon. C. Winter ISBN 3533022536. PMC 1501559. (Noiz kontsultatua: 2019-02-03).
  4. Crystal, David. (2003). The Cambridge Encyclopedia of the English Language. (2nd ed., repr. 2006. argitaraldia) Cambridge University Press ISBN 052182348X. PMC 52696308. (Noiz kontsultatua: 2019-02-03).
  5. (Ingelesez) Spread the word. 2010-12-20 (Noiz kontsultatua: 2019-02-03).
  6. «BBC - Radio4 - Routes of English - Series 4 - Globalisation» www.bbc.co.uk (Noiz kontsultatua: 2019-02-11).
  7. (Ingelesez) «Summary by language size» Ethnologue (Noiz kontsultatua: 2019-02-25).
  8. 1941-, Crystal, David,. (2003). The Cambridge Encyclopedia of the English Language. (2nd ed., repr. 2006. argitaraldia) Cambridge University Press ISBN 052182348X. PMC 52696308. (Noiz kontsultatua: 2019-02-25).
  9. «English Dictionary, Thesaurus, & grammar help | Oxford Dictionaries» Oxford Dictionaries | English (Noiz kontsultatua: 2019-02-25).
  10. The Cambridge history of the English language. Cambridge University Press 1992-2001 ISBN 052126474X. PMC 23356833. (Noiz kontsultatua: 2019-02-25).
  11. The Germanic languages. Routledge 2002 ISBN 0415280796. PMC 49550397. (Noiz kontsultatua: 2019-02-25).

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Albert C. Baugh and Thomas Cable, A History of the English Language, London 2002, ISBN 978-0-13-015166-7.
  • Frederic G. Cassidy, Geographical Variation of English in the United States, in Richard W. Bailey and Manfred Görlach, English as a World Language, Ann Arbor 1982, pp. 177–210, ISBN 978-3-12-533872-2.
  • Fausto Cercignani, Shakespeare's Works and Elizabethan Pronunciation. Oxford 1981, ISBN 0-19-811937-2.
  • David Crystal, The Cambridge Encyclopedia of the English Language, Cambridge 2003, ISBN 0-521-53033-4.
  • Manfred Görlach, Introduction to Early Modern English. Cambridge 1991, ISBN 0-521-32529-3.
  • Christian Mair, Twentieth-century English: History, variation and standardization. Cambridge 2006.
  • Tom McArthur, The Oxford Companion to the English Language. Oxford 1992, ISBN 978-0-19-214183-5.
  • David Northrup, How English Became the Global Language. London 2013, ISBN 978-1-137-30306-6.
  • Peter Roach, English Phonetics and Phonology. Cambridge 2009.
  • Peter Trudgill and Jean Hannah, International English: A Guide to the Varieties of Standard English, London 2008, ISBN 978-0-340-97161-1.
  • J. C. Wells, Accents of English, I, II, III. Cambridge 1982.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hizkuntza honek bere Wikipedia du: Bisita ezazu.