Wikipedia:Txokoa

Eztabaida honi buruz

Lasterbidea

Ongi etorri euskarazko Wikipediako txokora!

Orri hau Wikipedia honetako mota guztietako hizketaldi eta galderetarako da. Hala ere, orri jakin bati buruz edo beste wikilari batekin eztabaidatzeko, erabil ezazu orri horren edo wikilari horren eztabaida orria; Txokoa hainbat orriri eragiten dioten eztabaida orokorretarako da.

Wikipedian berria bazara, hobe duzu lehenik eta behin maiz egiten diren galderak irakurtzea.

Eztabaida zaharrak:
Wikipedia:Txokoa/Artxiboa


ES: Si no comprende o no sabe escribir en nuestra lengua y desea comunicarse con nosotros y nosotras, por favor, acuda a la Embajada.
FR: Si vous ne comprenez pas ou ne savez pas écrire dans notre langue et souhaitez communiquer avec nous, s'il vous plaît, visitez l'Ambassade.
EN: If you do not understand or you cannot write in our language, and you want to tell us something, please, visit the Embassy.
DE: Wenn Sie unsere Sprache nicht verstehen oder nicht schreiben können und Sie bei uns mitreden möchten, dann besuchen Sie bitte die Botschaft.

MediaWiki message delivery (eztabaidaekarpenak)
News, reports and features from the English Wikipedia's newspaper
"''The Signpost'': 2 March 2024" mezuari erantzun

Ukraine's Cultural Diplomacy Month 2024: We are back!

1
MediaWiki message delivery (eztabaidaekarpenak)

Mesedez, lagun gaitzazu zure hizkuntzara itzultzen

Hello, dear Wikipedians!

Wikimedia Ukraine, in cooperation with the MFA of Ukraine and Ukrainian Institute, has launched the forth edition of writing challenge "Ukraine's Cultural Diplomacy Month", which lasts from 1st until 31st March 2024. The campaign is dedicated to famous Ukrainian artists of cinema, music, literature, architecture, design and cultural phenomena of Ukraine that are now part of world heritage. We accept contribution in every language! The most active contesters will receive prizes.

We invite you to take part and help us improve the coverage of Ukrainian culture on Wikipedia in your language! Also, we plan to set up a banner to notify users of the possibility to participate in such a challenge! ValentynNefedov (WMUA) (talk)

"Ukraine's Cultural Diplomacy Month 2024: We are back!" mezuari erantzun
Wayratuta (eztabaidaekarpenak)

"Judutar" hitza Euskaltzaindiaren hiztegian ez da agertzen, ezta Elhuyarren ere; horren ordez "judu" izan beharko litzateke.

Artikuluez gain, kategoria batzuek ere "judutar" diote "judu" beharrean (adb. "judutar filosofia"). Ikusi dudan gehienetan "judutar", "judutarrak" eta "judutarrek" dio, baina "judutarretan", "judutarrez" eta "judutarrari" ere ikusi dut.

Posible izango litzateke aldaketa hauek bot baten bidez egitea?

Iñaki LL (eztabaidaekarpenak)

Antzeko eztabaida bat izan da duela gutxi, eta ez zen bota erabili. Kasu hau, hala ere, nahiko argia iruditzen zait, Euskaltzaindiaren Hiztegian ere hala ezarrita dago. Ez dakit iritzi irmorik dagoen honen gainean komunitate honetan. Nik bota erabiliko nuke.

Wayratuta (eztabaidaekarpenak)

Eskerrik asko erantzunagatik! Momentuz ez daukat botik, beraz asko eskertuko nuke aldaketak beste norbaitek egitea

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Esango nuke egina dagoela.

Wayratuta (eztabaidaekarpenak)

Hemen begiratu dut eta oraindik artikulu batzuetan "judutar" dio, agian botak ez ditu kasu guztiak topatu?

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Agian baten batek eskapo egin dio, asko izan daitezkeelako tipologia. Horiek eskuz aldatuko al dituzu?

Wayratuta (eztabaidaekarpenak)

Ez dakit zuzen egongo den, baina 2000 emaitza baino gehiago daudela dio, agian askotxo eskuz aldatzeko... Kategoriak bai, alda ditzaket eskuz (adb. judutar filosofia > filosofia judua), baina agian bota berriz programatuta falta diren artikuluak egin daitezke? Hauexek dira ikusi ditudan forma batzuk: judutar, judutarra, judutarrek, judutarrean, judutarren, judutarrekin, judutarreko. Bestela joango naiz pixkanaka eskuz aldatzen

Lainobeltz (eztabaidaekarpenak)

Joango naiz botarekin deklinabide kasu batzuk egiten, astiro astiro, kasu bakoitza ondo egin duen brgiratuz...

Wayratuta (eztabaidaekarpenak)

Eskerrik asko bioi!! Ea nola doan, presarik gabe

Lainobeltz (eztabaidaekarpenak)

Ba uste dut badagoela... ea orain nola ikusten duzun.

Wayratuta (eztabaidaekarpenak)

Uste dut bilatzailea ez dabilela oso ondo, oraindik emaitza asko azaltzen baitira (horietako batzuk jada zuzen egon arren), baina artikulu batzuk oraindik aldatu gabe daude

Lainobeltz (eztabaidaekarpenak)

Agian cache kontuak, ea datorren astean berdin jarraitzen duen,,,

Iñaki LL (eztabaidaekarpenak)

Kasu gutxienak izango dira beharbada, baina ohartuko zineten automatikoki aldatuz gero, batzuetan traketsa dela ordezkapena, "judutar" izenaren aurretik kokatzen delako batzuetan, baina "judu" ez. Goraintzi!

Wayratuta (eztabaidaekarpenak)

@Lainobeltz izan daiteke, itxaron dezagun orduan.

@Iñaki LL arrazoi duzu... kategoria batzuetan ikusi dut, horiek eskuz konponduko ditut. Artikuluak ere ahalegindu naiteke falta direnak eskuz egiten, gertatzen ez dela ziurtatzeko. Eskerrik asko!

"Judutar → judu" mezuari erantzun

itzulpen bidez sortutako artikulu zirriborroa propagandarekin

2
Ksarasola (eztabaidaekarpenak)

Erne, Perturbazio teoria artikulua sortu berri du Abdulsomadian erabiltzaileak. Itzulpen automatiko baldartsuren bidez sortu ere. Wikiformatua bat ere zaindu gabe. Egon naiz txukuntzen ... eta hara! erreferentzien zerrendako bukaera-bukaeran komunikazio munduko enpresa baten propaganda egiteko esteka bat azaltzen zen (jphk, https://jphk.wiki/).

Gainera ikusi dut beste bi artikulutan antzera egin duela: Igorpen termoioniko eta ComScore

@Lainobeltz, mesedez, kendu egin beharko genituzke Abdulsomadian erabiltzailearen artikulu horiek,

Lainobeltz (eztabaidaekarpenak)
"itzulpen bidez sortutako artikulu zirriborroa propagandarekin" mezuari erantzun
Demonocrazy (eztabaidaekarpenak)

Kaixo:

Martxoaren 7an Zortziko txikian bat aterako dugu Korrikaren gainean. Bideo hau Commons-eko eguneko multimedia izango da martxoaren 22an. Polita litzateke egun horretarako, bideoa dozena bat hizkuntzatara itzulita edukitzea. Azpititulatzeko bideo erraza da, minutu exkax irauten du, eta ez da lan handia.

Bi gauza eskatu nahi dizkizuet:

  1. Zuek ezagutzen duzuen hizkuntzaren bat falta bada, azpidatzia sortzea.
  2. Ezagunen bat baduzue beste hizkuntzaren batean, berari eskatzea itzulpena.

Batez ere, Korrikako ahizpak dituzten hizkuntza gutxiagotuetara itzultzea iruditzen zait polita. Hauek dira: galiziera, bretainiera, katalana, okzitaniera, korsikera, alsaziera, mapudungun-a, Irlandako gaelikoa eta galesa. Baina bestelakoak ere oso ongi etorriak dira.

Hasteko bideoa euskaraz, ingelesez eta gazteleraz dugu. Taula honetan egin dezakegu jarraipena.

Errazena Commons-en bertan itzulpen-azpititulua txertatzea da, horretarako bideoko azpitituluen txantiloiean hizkuntza berria hautatu, oinarrian eginda dagoen hizkuntza bat hartu, eta testuak itzultzea da lana. Edozein zalantza baduzue esan lasai.

  • PS1: Mesedez, ez zabaldu bideoa oraindik, kanal hau publikoa bada ere, bideoa guztiz zabaldu aurreko sukalde lana da hau, ea argitaratzerako azpititulu asko pilatzen ditugun.
  • PS2: Egun hauetan arazoak daude Commons-eko bideoen audioekin, seguruena da oraingoz ez entzutea aipatutako bideoa, espero dugu egun gutxitan konpontzea, arazo global bat da eta.
"Korrikako bideoa azpititulatzen" mezuari erantzun
Gorkaazk (eztabaidaekarpenak)

Kaixo,

Aurreko larunbatean EWKEko kide batzuk Eibarren elkartu ginen gure ohiko batzar horietako batean. Batzarraren amaieran kide batek galdetu zuen ea euskarazko Wikipedian nahiko administratzaile ote dagoen, ea ez ote den komeni administratzaile gehiago egotea...

Erantzuna baiezkoa izan zen, administratzaile gehiago egotea ona litzatekeela. Txoko honetan boluntarioak eskatuko genituela erabaki genuen. Wikilari adituak baino arituak behar direla ulertu nuen, ez omen da ezagutza tekniko handiegirik behar... Behar dena zera da: wikilari adeitsuak hasiberriekin, --adeitsuak wikilari guztiekin--, eta bandalismoari aurre egiten langile.

Une honetan nik neuk ezin dut urrats bat aurrera eman kontu honetan, baina Txoko honetatik ibiltzen den baten bat agian animatuko da.

Animatu bada!

Gotzon (eztabaidaekarpenak)

Joan den larunbatean ezin izan nuen biltzarrera joan, beraz ez dakit zehazki zein eratan hitz egin ote zenuten administratzaile gehiagoren beharraz.

Ni prest egon ninteke, baina:

  • Alde batetik, ez nago oso ziur halako ardura bat hartzeko «soslai» egokia ote den nirea.
  • Bestetik, hasieran tutore moduko bat behar nuke, iruditzen zait, zalantzak bertatik bertara argitu ahal izateko.

Honez gero administratzaile zaretenek jakingo duzue nire lehen zalantza argitzen. Hortik aurrera, prest, baten baten laguntzaz.

mskr

Lainobeltz (eztabaidaekarpenak)

Ez nintzen batzarean izan, baina nik ere uste dut ona litzatekeela administratzaile gehiago egotea.

Iñaki LL (eztabaidaekarpenak)

Hamarkada baino gehiago badaramat WPn eta ez dut beharrik ikusi orain arte, baina Batzarrean aipatutakoaren bidetik, batzuetan loopak sortzen dira birzuzenketetan eta inori kaka eman ordez nahiko neuk egitea. Bestelako admin zereginetan ere, laguntzeko prest.

Bandalismoa atzera botatzea edonork egin dezake, nolanahi ere.

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Nik ere uste dut beste 3-4 administrari behar ditugula, ez soilik bandalismoa atzera botatzeko, batez ere gaizki sortutakoak ezabatu eta IP bandaloak blokeatu ahal izateko. Lan nahiko dago hor egiteko, eta gutxi gaude goizetan (batez ere) horretan.

Boluntariorik balego, bozketa prozesua has genezake.

Iñaki LL (eztabaidaekarpenak)

Goikoarekin ados, baina (bitxia da, duela ordubete jarri dudan bidalketa ez da editatzera heldu jada idatzita zegoenean) EUWPko administrariek gure politikak ezagutu beharko lituzkete, eta komeni ere Wikipediako ohiko jokabide ereduen berri izatea, bereziki ENWPkoak.

Lainobeltz (eztabaidaekarpenak)

Aupa @Iñaki LL: aipatzen duzuna ez da ona heldu, oharkabean kultura ondare ukiezinari buruzko harian idatzi duzulako,

Iñaki LL (eztabaidaekarpenak)

Hara! Eskerrik asko Lainobeltz

Oraina (eztabaidaekarpenak)

Arratsalde on. Nik ere administratzaile gehiago egotea komenigarria dela uste dut, baina aukeran hobe 6-7 gehiago egotea. Beraz, bere burua aurkeztu duten @Gotzon: eta @Iñaki LL:z gainera eta izena eman ahal duen inori atea itxi gabe, behean aipatzen ditudanak animatu nahi nituzke administratzaile lanerakoː

@EnekoPanamá:, @Iñaki LL:, @Joseba65:, @Josu:, @Ksarasola:.

Animatu zaitezte wikilariokǃ

Ksarasola (eztabaidaekarpenak)

De facto, "administratzaile moduan"-edo aritzen naiz egunero bi edo hiru artikulutan; hainbat mezu jasotzen baitut, nik sortutako artikuluak aipatu dituztelako edo. Eta gehienetan amua hartzen dut eta apur bat gainbegiratu/egokitu/osatzen dut artikulu hori. Lan hori egiten jarraituko dut, nahiz eta administratzaile ez izan. Baina ez nuke nahi egunero zaintza orokorrean aritu, horrenbeste denbora ez dut izango.

Miresten dut Euskal Wikipediako administratzaileek egiten duzuen lana. Wikipedia ez dela fidagarria esaten dionari berehala botatzen diot nik desafioa: "Idatz ezazu astakeria bat, eta begiratu bihar ea oraindik dagoen". Eskerrik asko egiten duzuen lanarengatik. Miresten dut zuen lana, eskerrik asko, baina ez nuke nahi egunero zaintza orokor horretan aritu. Baietz moldatu ni gabe! Aupa

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Argitzearren, administratzaileen lana ez da zuzentasuna gainbegiratzea, hori komunitateak osorik egiten du. Administratzaileen lan gehigarria da bandalismoa ezabatzea, blokeatzea behar izanez gero, eta gaizki sortutakoak ezabatzea. Eta, gatazka bat egonez gero, gatazka horretan bitartekari lana egiten saiatzea. Zorionez, euskarazko Wikipedian gutxitan gertatzen dira horrelakoak.

Josu (eztabaidaekarpenak)

Azken boladan beste egitasmo batean murgilduta nago, eta nahi baino denbora gutxiago eskaintzen diot Wikipediari, tarteka ekarpenak eta artikulu berriak idatzi arren. Horrenbestez, une honetan ezin dut administratzailea izateko konpromisoa hartu, agian etorkizunean. Bide batez, eskerrak eman nahi dizkizuet funtsezko lan hori egiten duzuen guztiei.

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Beno, orduan zenbat hautagai ditugu? Bozketa egin behar dugu?

Iñaki LL (eztabaidaekarpenak)

Beste batzuetan bozketa egin da. Ez dakit nonbait hori zehazten den.

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Bai, zehazten da, baina hautagaiak zeintzuk diren jakin behar dugu.

Oraina (eztabaidaekarpenak)
Iñaki LL (eztabaidaekarpenak)

Gauzak zeozer mugitu eta arintzearren, orri bat sortu dut bozketa egiteko orain arte dauden bi hautagaien artean: Gotzon eta biok. Beraz, hauxe duzue bozketa orria. Beste eragozpenik ez badago, bozketa larunbatean, hilak 24, 00:00etan jarriko da abian bi astez.

Orain arte zehaztu ditugun arauen arabera, beste norbaitek itxi beharko luke bozketa, neu hautagaia naizenez gero. Ez dirudi bozka kopuru minimo bat finkatu denik. Zer iruditzen zaizue egitea?

Lainobeltz (eztabaidaekarpenak)

Aurrekoetan ez denez boto kopuru minimorik zehaztu, oraingorako nik neuk ez nuke eskatuko

Iñaki LL (eztabaidaekarpenak)

Bozketarako hasiera da biharko 00:00etan dago jarrita, baina dagoeneko lau pertsonak bozkatu duzue. Gaurko 00:00etan a posteriori jarrita konpon daiteke hori, baina ez dut nik egingo. Hemen erabakitzen dena.

Lainobeltz (eztabaidaekarpenak)

Ba, kontrako eritzirik ez badago, gauzak erraztearren, 14 eguneko epea: 2024ko otsailaren 24ko 00:00etatik martxoaren 8ko 23:59ra. dioen tokian 16 eguneko epea: 2024ko otsailaren 22ko 00:00etatik martxoaren 8ko 23:59ra. jar dezakegu, hasiera aurreratuz boto hoiek sartzeko eta amaiera mantenduz.

Oraina (eztabaidaekarpenak)

Hori da Lainobeltz!

Iñaki LL (eztabaidaekarpenak)

Beste ekarpenik ez dago. Beraz, otsailaren 22ra aldatu dut bozketaren hasiera. Goraintzi

"Administratzaile berriak" mezuari erantzun

Euskaratutako lanen izenburua

3
Wayratuta(e)k egindako laburpena

Euskaraz emandako itzulpena erabili beharko litzateke

Wayratuta (eztabaidaekarpenak)

Kaixo!

Telesail, film edo libururen bat euskaratua baldin badago, izenburu hori erabili behar da Wikipedian? Adibidez: Maimonidesen liburu ezagunenaren izenburua Zalantzatien gida moduan agertzen da Wikipedian, baina Xabier Kintanak Alderraien gidaria izenburua ipini zion itzulpenean. Zalantzatien gida hainbat aldiz topatu dut Interneteko emaitzetan, baina ez dut topatu izenburu hori duen itzulpenik. Badago arrazoirik izenburu hori mantentzeko ala Alderraien gidaria izan beharko litzateke?

Eta kasu honetan ez dago arazorik, baina badaezpada ere: bi itzulpen baleude izenburu ezberdinekin, zer egin beharko litzateke?

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Euskaraz itzuli bada, euskaraz emandako itzulpena erabili beharko litzateke, kasu honetan, Kintanarena.

Wayratuta (eztabaidaekarpenak)

Ados, eskerrik asko!

Euskarazko Wikipedia ez da ageri Wikipediako hasierako orrian

4
Xabi22 (eztabaidaekarpenak)

Kaixo denoi,

Duela aste batzuetatik faltan bota dut Euskarazko Wikipediarako esteka Wikipediako hasierako orrialdean. Ez da ageri beti agertu izan den 100.000+ artikulu dituzten Wikipedien atalean, ez dakit zerbait badakizuen...

Beste Wikipedia guztiak, ezagunak ditudanak behintzat, ageri dira.

Iñaki LL (eztabaidaekarpenak)

Hala da, Xabi22. Larunbatean horixe ohartarazi nuen EWKEren kanal batean.

Theklan (eztabaidaekarpenak)
Theklan (eztabaidaekarpenak)

Badirudi euskarazko lotura agertzen dela, baina testua, nolabait, "ingelesa" hitzera aldatu dela. Hau da, "ingelesa" klikatzen baduzu, euskarazko Wikipediara zoaz.

"Euskarazko Wikipedia ez da ageri Wikipediako hasierako orrian" mezuari erantzun
MediaWiki message delivery (eztabaidaekarpenak)
News, reports and features from the English Wikipedia's newspaper
"''The Signpost'': 13 February 2024" mezuari erantzun
Theklan (eztabaidaekarpenak)
"Frantziako udalerri ohiak" mezuari erantzun