2002
2002. urtea | |
---|---|
Kronologia | |
Mendeak | XX.a • XXI.a • XXII.a |
Hamarkadak | 1980(e)koa • 1990(e)koa • 2000(e)koa • 2010(e)koa • 2020(e)koa |
Urteak | 1999 • 2000 • 2001 • 2002 • 2003 • 2004 • 2005 |
Beste egutegi batzuetan | |
Gregoriotar egutegia | 2002 MMII |
Ab urbe condita | 2755 |
Armeniar egutegia | 1451 ԹՎ ՌՆԾԱ |
Bahá'í egutegia | 158 – 159 |
Bengaliar egutegia | 1409 |
Berber egutegia | 2952 |
Egutegi budista | 2546 |
Myanmarko egutegia | 1364 |
Bizantziar egutegia | 7510 – 7511 |
Koptoen egutegia | 1718 – 1719 |
Etiopiar egutegia | 1994 – 1995 |
Hebrear egutegia | 5762 – 5763 |
Egutegi hinduak | |
Bikram Samwat | 2058 – 2059 |
Shaka Samvat | 1924 – 1925 |
Kali Yuga | 5103 – 5104 |
Iraniar egutegia | 1380 – 1381 |
Islamiar egutegia | 1422 – 1423 |
Korear egutegia | 4335 |
Thailandiar eguzki egutegia | 2545 |
Unix denbora | 1009843200 – 1041379199 |
Holozeniar egutegia | 12002 |
Daturen bat gaineratzen baduzu, egunaren lotura segi dezakezu han ere sartzeko. Eskerrik asko!
Gertaerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Urtarrilaren 1a - Txina, Munduko Merkataritza Erakundean sartu zen.
- Euroa ezarri zuten Europar Batasuneko 12 estatuko diru ofizialtzat.
- Urtarrilaren 5a - 15 urteko mutiko batek gidaturiko hegazkin bat Tampa hiriko eraikin baten aurka talka egin zuen, Irailaren 11ko atentatuen beldurra berpiztuz.
- Urtarrilaren 17a - Nyiragongo mendiaren erupzioa Kongon. 400.000 pertsonek euren etxeak utzi behar izan zituzten.
- Otsailaren 23a - FARCek Ingrid Betancourt bahitu zuen.
- Otsailaren 27a - 57 hildako Indian, hinduez betetako tren bati musulman talde batek su ematerakoan.
- Martxoaren 1a - AEBetako armadak Afganistan inbaditu zuen.
- Martxoaren 19a - AEBetako armadaren Afganistango kanpainari amaiera eman zitzaion.
- Martxoaren 30a - Erresuma Batuko Ama Erregina hil zen.
- Apirilaren 13a - Metro Bilbaoren bigarren linea inauguratu zen Gurutzeta eta Urbinagako geltokien artean.
- Apirilaren 15a - Air Chinaren hegazkin baten istripua Pusango hiri hegokorearrean. 128 hildako.
- Apirilaren 21a - Frantziako hauteskundeen lehen itzulia. Jacques Chirac eta Jean-Marie Le Pen ultra eskuindarra izan ziren kandidaturik bozkatuenak.
- Apirilaren 26a - Robert Steinhauser Erfurt, Alemania, hiriko bere eskolako irakasle eta ikasleen aurka tiro egin zuen. 16 hildako.
- Maiatzaren 6a - Pim Fortuyn politikari holandarra erail zuten.
- Maiatzaren 20a - Ekialdeko Timorren independentzia berrezarri zen.
- Maiatzaren 25a - China Airlineseko hegazkin baten istripua Taiwanetik gertu. 225 hildako.
- Uztailaren 1a - Hegazkin istripua izan zen Alemania eta Suitza artean dagoen Konstantza lakuaren inguruan.
- Uztailaren 14a - Jacques Chirac erailtzeko saiakera Bastilla egunaren ospakizunetan parte hartzen zebilela.
- Abuztua - Uholdeek Europa osoan 50 hildakotik gora eragin zituzten.
- Abuztuaren 9a - ETAk Torreviejako hanburgesategi batean bonba bat eztandarazi zuen.
- Irailaren 10a - Suitzak, Nazio Batuetan sartzea erabaki zuen.
- Irailaren 22a - Gerhard Schröder Alemaniako kantziler aukeratu zuten.
- Urriaren 12a - Atentatua Balin, 202 hildako eta 300 zauritu Indonesiako Al Qaedak eginiko erasoan.
- Azaroaren 7a - Gibraltarko burujabetzari buruzko galdeketan gibraltartarrek Erresuma Batua eta Espainiak elkarbanatutako burujabetza baten pean egoteari ezezkoa eman zioten.
- Azaroaren 13a - Prestige petrolio-ontzia hondoratu zen Galiziako kostan, olio isuri erraldoia Euskal Herriraino hedatuz.
- Azaroaren 14a - Argentinako krisialdi ekonomikoa hasi zen.
- Abenduaren 27a - Atentatua Txetxenian, 72 hildako.
Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Urtarrilaren 1a - Euroa indarrean sartu zen Europar Batasuneko hamaika herrietan. Baita Euskal Herrian ere.
- Otsailaren 28a - Euroa hartu zuten herrietako berezko txanponek balioa galdu zuten, eta Euroa legezko txanpon bakarra bihurtu zen.
Arte eta kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Apirilaren 14a - 2002ko Nafarroako Bertsolari Txapelketan Amets Arzallusek jantzi zuen txapela hirugarren urtez jarraian.
- Abenduaren 18a - 2002ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren finala Igor Elortzak irabazi zuen, aurreko bi edizioetan legez.
Zientzia eta teknologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Otsailaren 19a - Mars Oddysey espaziontziak bere misioa hasi zuen.
- Ekainaren 5a - Mozilla nabigatzailearen 1.0 bertsioa kaleratu zen.
- Ekainaren 10a - Eklipse anular osoa.
- Abenduaren 4a - Eguzki eklipse osoa.
Kirolak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 2002ko Neguko Olinpiar Jokoak (Salt Lake City, AEB; Otsailaren 8a - Otsailaren 24a).
- Bi euskal herritarrek hartu zuten parte bi kiroletan, Espainiako selekzioarekin.
- Ekainaren 8a - Biarritz Olympique errugbi taldea Frantziako txapelduna izan zen finala 25-22 irabaziz S.U.Agen taldearen aurka.
- Ekainaren 30a - Brasilek 2-0 irabazi zion Alemaniari, Munduko Futbol Txapelketan.
- Uztailaren 28a - Lance Armstrongek laugarren aldiz irabazi zuen Frantziako Tourra.
- Urte hartan bertan Alberto Iñurrategik 14 zortzimilakora igotzea lortu zuen, Annapurnako tontorrera iritsita.
Jaiotzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Urtarrila[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Urtarrilaren 2a - Xabier Irurita, nafar futbolaria.
- Urtarrilaren 2a - Leire Vargas, bizkaitar bertsolaria, idazlea eta itzultzailea.
- Urtarrilaren 18a - Quicala Bari, afrikar futbolaria.
- Urtarrilaren 22a - Beñat De Jesús, bizkaitar futbolaria.
- Urtarrilaren 23a - Joško Gvardiol, kroaziar futbolaria.
- Urtarrilaren 29a - Garazi Estebez, gipuzkoar txirrindularia.
- Urtarrilaren 30a - Daniel Sancho, nafar futbolaria.
- Urtarrilaren 31 - Beñat Turrientes, gipuzkoar futbolaria.
Otsaila[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Otsailaren 13a - Adrián Trespalacios, bizkaitar futbolaria.
- Otsailaren 17a - Izarne Sarasola, gipuzkoar futbolaria.
- Otsailaren 20a - Kerman Sukia, gipuzkoar futbolaria.
- Otsailaren 20a - Unai Vélez, bizkaitar futbolaria.
- Otsailaren 22a - Mikel Mendibe, bizkaitar futbolaria.
- Otsailaren 23a - Emilia Jones, britainiar aktore, abeslari eta egile abeslaria.
- Otsailaren 23a - Kepa Uriarte, bizkaitar futbolaria.
- Otsailaren 27a - Idoia Eraso, nafar txirrindularia.
Martxoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Martxoaren 6a - Yang Shuyu, txinatar saskibaloi jokalaria.
- Martxoaren 8a - Oier López, bizkaitar futbolaria.
- Martxoaren 10a - Jevhen Malyxev, ukrainar biatleta eta militarra (h. 2022).
- Martxoaren 15a - Sakura Yosozumi, japoniar skateboarderra, parkeko espezialitatekoa.
- Martxoaren 19a - Unai Egiluz, bizkaitar futbolaria.
- Martxoaren 21a - Briana Williams, estatubatuar jatorriko Jamaikar atleta, 100 metro eta 200 metrotan aditua.
- Martxoaren 25a - Javier López Carballo, espainiar futbolaria.
Apirila[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Apirilaren 12a - Xubane Garai, gipuzkoar txirrindularia.
- Apirilaren 12a - Robert Navarro, kataluniar futbolaria.
- Apirilaren 20a - Jon Balda, gipuzkoar futbolaria.
- Apirilaren 27a - Iñigo López Gálvez, bizkaitar futbolaria.
Maiatza[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Maiatzaren 5a - Ekhiotz Orobiogoikoetxea, arabar futbolaria.
- Maiatzaren 7a - Elene Lete, gipuzkoar futbolaria.
- Maiatzaren 9a - Adriana Nanclares, mirandar futbolaria.
- Maiatzaren 18a - Alina Zagitova, errusiar izotz gaineko patinatzaile artistikoa.
- Maiatzaren 21a - Elena Huelva, espainiar minbiziaren aurkako aktibista (h. 2023).
- Maiatzaren 22a - Asier Grande, bizkaitar futbolaria.
Ekaina[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Ekainaren 2a - Ana Tejada, errioxar futbolaria.
- Ekainaren 14a - Kimetz Renteria, bizkaitar aktorea.
Uztaila[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Uztailaren 12a - Nicholas Williams, nafar futbolaria.
- Uztailaren 18a - Sem Westerveld, gipuzkoar atezaina.
- Uztailaren 20a - Alberto Dadie, gipuzkoar futbolaria.
- Uztailaren 20a - Ekhiñe Zapiain, nafar bertsolaria.
- Uztailaren 23a - Jon Mikel Aranburu, .euskal-venezuelar futbolaria.
- Uztailaren 24a - Manex Salsamendi, nafar iraupen eskiatzailea.
- Uztailaren 28a - Tessy Ebosele, nigeriar-arabar atleta, jauzi hirukoitzean 20 urtez azpiko Munduko txapeldunordea.
Abuztua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Abuztuaren 2a - Eider Egaña, gipuzkoar futbol atezaina.
- Abuztuaren 10a - Iker Benito, espainiar futbolaria.
Iraila[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Irailaren 19a - Jon Karrikaburu, nafar futbolaria.
- Irailaren 27a - Jenna Ortega, estatubatuar aktorea.
- Irailaren 30a - Maddie Ziegler, estatubatuar dantzari, aktore eta modeloa.
Urria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Urriaren 8a - Lorea Ibarra, gipuzkoar aktorea.
- Urriaren 17a - Ibai Larrea, gipuzkoar atleta, krosean eta mendi lasterketatan aditua.
- Urriaren 23a - Alberto Ginés López, espainiar eskalatzailea.
- Urriaren 31 - Ansu Fati, ginear futbolaria.
Azaroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Azaroaren 5a - Iker Muñoz, nafar futbolaria.
- Azaroaren 13a - Milli, tailandiar abeslari eta raperoa.
- Azaroaren 25a - Pedri González, espainiar futbolaria.
Abendua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Abenduaren 4a - María Dueñas, espainiar biolin-jotzailea.
- Abenduaren 17a - Malen Osa, gipuzkoar mendi lasterketaria.
- Abenduaren 25a - Àngela Mármol, kataluniar influencerra.
Egun ezezaguna edo zehaztugabea[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Aitor Ugarte, arabar mendi lasterkaria eta bertsolaria.
- Aitziber Urrutia, bizkaitar goi-mailako eskalatzailea.
- Maddi Zabalo, idazlea, bertsolaria eta bertso gai-jartzailea.
- Nadine Salgado, gipuzkoar gimnasta erritmikoa.
Heriotzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Urtarrila[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Urtarrilaren 8a - Alexander Prokhorov, sobietar fisikaria, 1964ko Fisikako Nobel Saria (j. 1916).
- Urtarrilaren 9a - Isabel García Lorca, espainiar irakasle eta idazlea (j. 1909).
- Urtarrilaren 11 - Henri Verneuil, armeniar-frantziar zinema zuzendaria (j. 1920).
- Urtarrilaren 12a - Cyrus Vance, estatubatuar politikaria (j. 1917).
- Urtarrilaren 13a - José María Sánchez-Silva, espainiar idazle eta kazetaria (j. 1911).
- Urtarrilaren 14a - Manuel Sein, Xanpun, lapurtar bertsolaria (j. 1928).
- Urtarrilaren 16a - Ignazio Urkixo, bizkaitar euskaltzalea eta diplomatikoa (j. 1907).
- Urtarrilaren 17a - Camilo Jose Cela, galiziar idazlea, gaztelaniazko idazlerik garrantzitsuenetarikoa eta 1989ko Literaturako Nobel Saria (j. 1916).
- Urtarrilaren 19a - Vavá, brasildar futbolaria (j. 1934).
- Urtarrilaren 20a - Dolors Piera, kataluniar irakasle sindikalista (j. 1910).
- Urtarrilaren 21a - Peggy Lee, estatubatuar jazz abeslari, abestigile eta aktorea (j. 1920).
- Urtarrilaren 23a - Pierre Bourdieu, frantziar soziologoa, antiglobalizazio eta altermundialismo mugimenduen inspiratzaile intelektualetako bat (j. 1930).
- Urtarrilaren 27a - Wafa Idris, Palestinar gatazkako lehen emakumezko bonba-jartzaile suizida (j. 1975).
- Urtarrilaren 27a - Mari Carmen Prendes, espainiar aktorea (j. 1906).
- Urtarrilaren 28a - Gustave Deloor, flandriar txirrindularia (j. 1913).
- Urtarrilaren 28a - Astrid Lindgren, suediar idazlea (j. 1907).
- Urtarrilaren 29a - Kaxiano Ibarguren, Lizartzako itsua, soinujole euskalduna (j. 1932).
- Urtarrilaren 30a - Inge Morath, austriar-estatubatuar argazkilaria, Magnum Photos Agentzian sartzea lortu zuen lehen emakumea (j. 1923).
Otsaila[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Otsailaren 1a - Hildegard Knef, alemaniar aktore, abeslari eta idazlea (j. 1925).
- Otsailaren 4a - Agatha Barbara, Maltako 3. presidentea (j. 1923).
- Otsailaren 4a - Helen Dodson Prince, estatubatuar astronomoa (j. 1905).
- Otsailaren 6a - Max Perutz, britainiar biokimikaria, 1962ko Kimikako Nobel Saria (j. 1914).
- Otsailaren 9a - Margaret Windsor, Ingalaterrako Jurgi VI.aren eta Elisabete Erregina Amaren bigarren alaba (j. 1930).
- Otsailaren 10a - Traudl Junge, Adolf Hitlerren azken idazkari pribatua (j. 1920).
- Otsailaren 11 - Barry Foster, ingeles zinema, antzerki, telebista eta irratiko aktorea (j. 1927).
- Otsailaren 12a - Antonio Márquez Salas, venezuelar ipuingilea (j. 1919).
- Otsailaren 14a - Geneviève de Gaulle-Anthonioz, Frantziako Erresistentziako kidea, Ohorezko Legioko Gurutze Handia hartu zuen lehen emakumea (j. 1920).
- Otsailaren 14a - Nándor Hidegkuti, hungariar futbolari eta entrenatzailea (j. 1922).
- Otsailaren 19a - Egoitz Arana, gipuzkoar futbolaria.
- Otsailaren 19a - Sylvia Rivera, estatubatuar LGBT aktibista (j. 1951).
- Otsailaren 22a - Charles Jones, estatubatuar zinemagilea, marrazki bizidun sortzaile nagusienetakoa (j. 1912).
- Otsailaren 22a - Jonas Savimbi, angolar politikaria, Portugalen kolonizazioaren aurkako borrokalaria (j. 1934).
- Otsailaren 26a - Juan Manuel Martínez Iturri, Iturri, palazko nafar pilotaria (j. 1942).
- Otsailaren 27a - Francisco Queipo de Llano Acuña, madrildar militar eta politikaria (j. 1927).
Martxoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Martxoaren 4a - Ugné Karvelis, lituaniar idazle, literatura-kritikaria, itzultzailea eta diplomazialaria (j. 1935).
- Martxoaren 8a - Justin Ahomadegbé-Tomêtin, Dahomeyko presidentea (j. 1917).
- Martxoaren 10a - Patxi Aldabaldetrecu, gipuzkoar enpresari eta historialaria (j. 1930).
- Martxoaren 11 - James Tobin, estatubatuar ekonomista, 1981eko Ekonomiako Nobel Saria (j. 1918).
- Martxoaren 12a - Spyros Kyprianou, Zipreko presidentea (j. 1932).
- Martxoaren 12a - Jean-Paul Riopelle, kanadar margolaria (j. 1923).
- Martxoaren 13a - Hans-Georg Gadamer, alemaniar filosofoa (j. 1900).
- Martxoaren 16a - Alfredo Goienetxe, euskal noble, ingeniari eta zaldizkoa (j. 1937).
- Martxoaren 24a - César Milstein, argentinar-britainiar biokimikaria, 1984ko Medikuntzako Nobel Saria (j. 1927).
- Martxoaren 25a - Nijolė Miliauskaitė, lituaniar poeta (j. 1950).
- Martxoaren 27a - Alicia Cañas Zañartu, txiletar politikaria, Txileko historian hauteskundeen bitartez hautatutako lehen emakume alkatea (j. 1901).
- Martxoaren 27a - Dudley Moore, ingeles aktorea, umorista eta musikagilea (j. 1935).
- Martxoaren 27a - Billy Wilder, austriar-estatubatuar film gidoigile, zuzendari eta ekoizlea (j. 1906).
- Martxoaren 30a - Elizabeth Bowes-Lyon, Elisabet II.a Erresuma Batukoaren ama (j. 1900).
Apirila[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Apirilaren 1a - Simo Häyhä, Herio Zuria, finlandiar gudari eta frankotiratzailea, historiako frankotiratzaile onena gisa joa (j. 1905).
- Apirilaren 2a - John Robinson Pierce, estatubatuar ingeniaria, satelite bidezko komunikazioen aitzindaria (j. 1910).
- Apirilaren 2a - Shigeo Sugimoto, japoniar futbolaria (j. 1926).
- Apirilaren 4a - Paulo Zubiarrain, Hernani Txikia, gipuzkoar bertsolaria (j. 1912).
- Apirilaren 5a - Layne Staley, estatubatuar abeslari eta musikagilea (j. 1967).
- Apirilaren 6a - Petru Dumitriu, errumaniar idazlea (j. 1924).
- Apirilaren 8a - María Félix, La Doña, mexikar aktorea (j. 1914).
- Apirilaren 9a - Alazne Rivero, bizkaitar marrazkilari eta komikigilea (j. 1958).
- Apirilaren 15a - Clara Galle, nafar modelo eta aktorea.
- Apirilaren 16a - Ramiro de León Carpio, Guatemalako presidentea (j. 1942).
- Apirilaren 16a - Robert Urich, estatubatuar zinema eta telebista aktore eta ekoizlea (j. 1946).
- Apirilaren 18a - Thor Heyerdahl, norvegiar esploratzailea, etnografoa eta abenturazalea (j. 1914).
- Apirilaren 21a - Jose Maria Palacios, Ogeta, gasteiztar pilotaria (j. 1935).
- Apirilaren 22a - Linda Lovelace, estatubatuar aktore pornoa (j. 1949).
- Apirilaren 23a - Manfred Bieler, alemaniar idazlea (j. 1934).
- Apirilaren 26a - Hans Heinrich von Thyssen-Bornemisza, suitzar industrialari eta arte bildumagilea (j. 1921).
- Apirilaren 27a - Ruth Handler, estatubatuar enpresaburua, Barbie panpinaren marketinean izan zuen paperagatik gogoratua (j. 1916).
- Apirilaren 28a - Aleksandr Lebed, errusiar militar eta politikaria (j. 1950).
Maiatza[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Maiatzaren 5a - Hugo Banzer, Boliviako presidentea (j. 1926).
- Maiatzaren 6a - Pim Fortuyn, holandar politikaria (j.1948).
- Maiatzaren 7a - Masakatsu Miyamoto, japoniar futbolaria (j. 1938).
- Maiatzaren 10a - David Riesman, estatubatuar soziologoa (j. 1909).
- Maiatzaren 16a - Matilde González Palau, gaztelaniaz, katalanez eta galegoz idatzi zuen idazle eta poeta (j. 1912).
- Maiatzaren 17a - László Kubala, hungariar futbolaria (j. 1927).
- Maiatzaren 19a - John Gorton, Australiako lehen ministroa (j. 1911).
- Maiatzaren 20a - Stephen Jay Gould, estatubatuar paleontologoa, XX. mendeko zientzia-dibulgatzaile handienetarikoa (j. 1941).
- Maiatzaren 21a - Niki de Saint Phalle, frantziar artista plastiko, margolari, eskultore eta zinemagilea (j. 1930).
- Maiatzaren 23a - Mikel Goti, bizkaitar futbolaria.
- Maiatzaren 26a - Mamo Wolde, etiopiar atleta, nazioarteko mailan distantzia luzean arrakasta lortu zuen Afrikako lehen korrikalaria (j. 1932).
- Maiatzaren 30a - John B. Keane, irlandar eleberrigile, saiakeragile eta antzerkigilea (j. 1928).
Ekaina[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Ekainaren 3a - Alice Stewart, britainiar mediku eta epidemiologoa (j. 1906).
- Ekainaren 4a - Fernando Belaúnde Terry, Peruko presidentea (j. 1912).
- Ekainaren 5a - Carmelo Bernaola, euskal konpositorea (j. 1929).
- Ekainaren 5a - Dee Dee Ramone, estatubatuar musikaria, Ramones taldeko kide sortzailea (j. 1951).
- Ekainaren 7a - Lilian Baels, Belgikako printzesa (j. 1916).
- Ekainaren 7a - Francisco Escudero, euskal musikagilea (j. 1912).
- Ekainaren 10a - John Gotti, estatubatuar gangsterra, New Yorkeko Gambino familiaren buruzagia (j. 1940).
- Ekainaren 14a - June Jordan, karibear-estatubatuar poeta, saiakeragile eta aktibista (j. 1936).
- Ekainaren 17a - Miriam Michael Stimson, estatubatuar kimikaria, espektroskopian egindako lanagatik ospetsua (j. 1913).
- Ekainaren 17a - Fritz Walter, alemaniar futbolaria (j. 1920).
- Ekainaren 19a - Pascal Mazzotti, euskal aktorea (j. 1923).
- Ekainaren 22a - Yoshio Okada, japoniar futbolaria (j. 1926).
- Ekainaren 24a - Pierre Werner, Luxenburgoko lehen ministroa eta Europar Batasunaren sorreran pertsona nabarmena (j. 1913).
- Ekainaren 27a - John Entwistle, The Who taldeko baxu-jotzailea (j. 1944).
- Ekainaren 29a - Rosemary Clooney, estatubatuar abeslari eta aktorea (j. 1928).
Uztaila[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Uztailaren 1a - Antonio Mentxaka, bizkaitar militar eta idazlea (j. 1921).
- Uztailaren 4a - Laurent Schwartz, frantziar matematikaria (j. 1915).
- Uztailaren 6a - John Frankenheimer, estatubatuar zinema zuzendari, gidoilari eta ekoizlea (j. 1930).
- Uztailaren 8a - Julio Catania, euskal opera abeslaria (j. 1921).
- Uztailaren 9a - Rod Steiger, estatubatuar aktorea (j. 1925).
- Uztailaren 12a - Josefina de la Torre, kanariar poeta, eleberrigilea, abeslari lirikoa eta antzezlea (j. 1907).
- Uztailaren 14a - Igor Ansoff, errusiar-estatubatuar matematekari eta enpresa-kudeatzailea (j. 1918).
- Uztailaren 14a - Joaquín Balaguer, Dominikar Errepublikako presidentea (j. 1906).
- Uztailaren 17a - Joseph Luns, herbeheretar politikari eta diplomazialaria , NATOren 5. Idazkari Nagusia (j. 1911).
- Uztailaren 20a - Pedro Alberto Cano, bizkaitar futbolaria (j. 1969).
- Uztailaren 23a - Juan Labat, Labat, argentinar pilotaria, xarean eta palan aditua (j. 1912).
- Uztailaren 23a - Leo McKern, australiar antzerki, zinema, telebista eta irratiko aktorea (j. 1920).
- Uztailaren 23a - Katya Paskaleva, bulgariar aktorea (j. 1945).
- Uztailaren 28a - Archer Martin, britainiar kimikaria, 1952ko Kimikako Nobel Saria (j. 1910).
- Uztailaren 29a - Ion Gabella, euskal antzezlea (j. 1968).
Abuztua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Abuztuaren 1a - Javier Garcia Egotxeaga, gipuzkoar politikari eta enpresaburua (j. 1940).
- Abuztuaren 6a - Edsger Dijkstra, herbeheretar informatikaria, informatikaren aintzindarietako bat (j. 1930).
- Abuztuaren 13a - Frank Le Maistre, normandiar idazle eta hizkuntzalaria (j. 1910).
- Abuztuaren 14a - Larry Rivers, estatubatuar margolaria (j. 1923).
- Abuztuaren 16a - Abu Nidal, palestinar politikari eta gerrillaria (j. 1937).
- Abuztuaren 16a - Jean Urruti, esku huskako baxenafar pilotaria eta Frantziako Erresistentziako kidea (j. 1912).
- Abuztuaren 19a - Antonio Barrios, euskal herritar futbolari eta entrenatzailea (j. 1910).
- Abuztuaren 19a - Eduardo Txillida, donostiar eskultorea, euskal herritar eskultore famatuena (j. 1924).
- Abuztuaren 20a - Mercedes Villacián, arabar irakasle eta politikaria (j. 1935).
- Abuztuaren 24a - Cornelis Johannes van Houten, herbeheretar astronomoa (j. 1920).
- Abuztuaren 27a - Pino Ojeda, espainiar idazle eta artista plastikoa (j. 1916).
- Abuztuaren 31 - Lionel Hampton, estatubatuar jazz musikaria (j. 1908).
- Abuztuaren 31 - George Porter, britainiar kimikaria, 1967ko Kimikako Nobel Saria (j. 1920).
Iraila[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Irailaren 3a - Fernando Murua Quintana, Fernandito, La Polla Records musika taldeko bateria-jotzailea (j. 1962).
- Irailaren 7a - Eugen Coseriu, hizkuntzalaritza erromanikoan aditua (j. 1921).
- Irailaren 11 - Resurrección Hernández Gil, 109 urte bizi izan zen euskal herritarra (j. 1893).
- Irailaren 11 - Kim Hunter, estatubatuar zine, antzerki eta telebista aktorea (j. 1922).
- Irailaren 11 - Rosario Zubizarreta, Ermua I, bizkatar erraketista (j. 1918).
- Irailaren 13a - Blanca de Silos, arabar antzezlea (j. 1914).
- Irailaren 14a - Lolita Torres, argentinar aktorea eta kantaria (j. 1930).
- Irailaren 18a - Etta Falconer, estatubatuar matematikaria (j. 1933).
- Irailaren 19a - Robert Guéï, Boli Kostako presidentea (j. 1941).
- Irailaren 20a - Balendiñe Albizu, euskal idazlea (j. 1914).
- Irailaren 25a - Raul Urrutikoetxea, euskal herritar margolari neorrealista (j. 1962).
- Irailaren 30a - Göran Kropp, suediar abenturazalea, alpinista eta eskalatzailea (j. 1966).
- Irailaren 30a - Hans-Peter Tschudi, Suitzako presidentea (j. 1913).
Urria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Urriaren 2a - Heinz von Foerster, austriar-estatubatuar filosofo eta fisikaria (j. 1911).
- Urriaren 3a - Jose Maria Jimeno Jurio, historialari eta etnografo nafarra (j. 1927).
- Urriaren 4a - André Delvaux, belgikar zinema-zuzendaria (j. 1926).
- Urriaren 6a - Claus von Amsberg, Beatriz I.a Herbehereetakoa erreginaren ezkontidea (j. 1926).
- Urriaren 7a - Eudald Serra, kataluniar eskultore eta etnologoa (j. 1911).
- Urriaren 11 - Antonio González González, espainiar biokimikaria (j. 1917).
- Urriaren 17a - Koldobike Gezala, Luisa, Luisita, Guezala, gipuzkoar erraketista (j. 1917).
- Urriaren 19a - Manuel Álvarez Bravo, mexikar argazkilaria (j. 1902).
- Urriaren 19a - Hans Jürgen Press, haurrentzako liburuen ilustratzaile eta idazle alemaniarra (j. 1926).
- Urriaren 21a - Bernardino Pérez Elizaran, Pasieguito, euskal herritar futbolari eta entrenatzailea (j. 1925).
- Urriaren 22a - Géraldine Albaniakoa, Albaniako erregina ezkontidea (j. 1915).
- Urriaren 24a - Hernán Gaviria, kolonbiar futbolaria (j. 1969).
- Urriaren 24a - Jose Sebastian Laboa, donostiar apaiza eta nuntzio apostolikoa (j. 1923).
- Urriaren 25a - Richard Harris, irlandar aktore eta zinema zuzendaria (j. 1930).
- Urriaren 25a - René Thom, frantziar matematikaria (j. 1923).
- Urriaren 26a - Jacques Massu, frantziar militarra eta jenerala (j. 1908).
- Urriaren 30a - Juan Antonio Bardem, espainiar zinema zuzendaria (j. 1922).
- Urriaren 31 - Michail Stasinopoulos, Greziako presidentea (j. 1903).
- Urriaren 31 - Raf Vallone, italiar antzezlea (j. 1916).
Azaroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Azaroaren 3a - Lonnie Donegan, eskoziar musikaria, Skiffle musika estiloaren aitzindarietako bat (j. 1931).
- Azaroaren 7a - Peg Phillips, estatubatuar aktorea (j. 1918).
- Azaroaren 17a - Abba Eban, israeldar politikaria (j. 1915).
- Azaroaren 18a - James Coburn, estatubatuar aktorea (j. 1928).
- Azaroaren 21a - José Goñi Gaztanbide, nafar elizgizon, irakasle eta historialaria (j. 1914).
- Azaroaren 23a - Angel Martín Municio, espainiar zientzialaria (j. 1923).
- Azaroaren 23a - Roberto Matta, txiletar margolaria, bere herrialdeko artistarik ospetsuenetarikoa (j. 1911).
- Azaroaren 24a - John Rawls, estatubatuar filosofo eta irakaslea (j. 1921).
- Azaroaren 25a - Karel Reisz, ingeles zinemagilea (j. 1926).
- Azaroaren 28a - Melih Cevdet Anday, turkiar idazlea (j. 1915).
- Azaroaren 28a - Juan Carlos Díaz Quincoces, Quincoces II.a, arabar futbolaria (j. 1933).
Abendua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Abenduaren 1a - Kepa Areso, euskal herritar futbolaria (j. 1911).
- Abenduaren 2a - Julio Gurpide, nafar idazlea (j. 1906).
- Abenduaren 2a - Ivan Illich, austriar pedagogoa, filosofoa eta apaiz katolikoa, kapitalismoaren erakundeei egindako kritikengatik ospetsua (j. 1926).
- Abenduaren 5a - Ne Win, Myanmargo presidentea (j. 1911).
- Abenduaren 7a - R. Orin Cornett, estatubatuar fisikaria (j. 1913).
- Abenduaren 11 - Luis Ciges, espainiar zinema-aktorea (j. 1921).
- Abenduaren 13a - Zal Yanovsky, kanadar folk-rock musikaria, The Lovin' Spoonful taldeko kidea (j. 1944).
- Abenduaren 20a - Grote Reber, estatubatuar astronomoa, irrati-astronomia alorreko ikerketen aitzindaria (j. 1911).
- Abenduaren 21a - Juan Eraso, nafar musikari eta abesbatza zuzendaria (j. 1914).
- Abenduaren 21a - José Hierro, espainiar poeta (j. 1922).
- Abenduaren 22a - Joe Strummer, ingeles musikari, abeslari eta aktorea, The Clash talde punkaren sortzaile, musikagile, gitarrista eta abeslaria (j. 1952).
- Abenduaren 24a - Miguel Lizarazu, euskal txirrindularia (j. 1924).
- Abenduaren 24a - José Luis Molinuevo, euskal herritar futbolari eta entrenatzailea (j. 1917).
- Abenduaren 25a - Iñigo Cavero, gipuzkoar politikari, abokatu eta noblea (j. 1929).
- Abenduaren 27a - Pedro Berrondo, euskal idazlea, itzultzailea eta apaiza (j. 1919).
- Abenduaren 27a - George Roy Hill, estatubatuar zinema zuzendaria (j. 1921).
- Abenduaren 28a - Begoña Aretxaga, donostiar antropologoa (j. 1960).
- Abenduaren 29a - Don Clarke, The Boot, zeelandaberritar errugbi eta kriket jokalaria (j. 1933).
- Abenduaren 31 - Dennis Joseph Enright, ingeles poeta, eleberrigile eta kritikaria (j. 1920).
Egun ezezaguna edo zehaztugabea[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Rafael Basterretxea, bizkaitar arkitekto arrazionalista (j. 1908).
- Jose Maria de Vera, erligio-gaietan aritu zen espainiar eskultorea eta aita kaputxinoa (j. 1912).
Nobel saridunak:[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Fisika: Raymond Davis Jr., Masatoshi Koshiba eta Riccardo Giacconi
- Kimika: John B. Fenn, Koichi Tanaka eta Kurt Wüthrich
- Literatura: Imre Kertész
- Medikuntza: Sydney Brenner, H. Robert Horvitz eta John E. Sulston
- Ekonomia: Daniel Kahneman eta Vernon L. Smith
- Bakea: Jimmy Carter
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Denbora unitateak | ||
---|---|---|
attosegundo • femtosegundo • pikosegundo • nanosegundo • mikrosegundo • milisegundo • segundo
|