Plasma
Linux-erako hurrengo belaunaldiko mahaigaina
KDEren aplikazioak
Ahaltsua, plataforma anitzekoa eta guztiontzat
Erabili KDEren softwarea webean surfeatzeko, kideekin, lagunekin eta familiarekin harremanetan egoteko, zure fitxategiak kudeatzeko, musikaz eta bideoez gozatzeko; eta lanean sortzaile eta emankor izateko. KDE komunitateak Linux-erako mahaigain guztietan, eta sarritan beste plataforma batzuetan ere, dabiltzan 200 aplikaziotik gora garatu eta mantentzen ditu.
Kdenlive
Kdenlive-k zure bideoak editatzeko eta efektu bereziak eta trantsizioak ipintzeko aukera ematen dizu.
GCompris
GCompris kalitate handiko hezkuntza-software multzo bat da, 2 eta 10 urte bitarteko haurrentzako jarduera ugari dituena.
LabPlot
ASKEA, sorburu irekikoa eta plataforma-anitzerako datuak irudikatzeko eta analizatzeko softwarea, guztientzako eskuragarri dagoena.
Gailuak
Erosi Plasma aurrez instalatuta duen ordenagailu bat
Steam Deck
Steam Deck, AAA joko berrienak PC oso baten malgutasunarekin ibiltzen dituen kontsola eramangarri bat da.
Pinebook Pro
Pinebook Pro, prezioaren aldetik eskuragarria den, ARM duen magaleko bat da. Modularra eta aldagarria da soilik sorburu irekiko proiektu bat izan daitekeen eran.
KDE Slimbook
Slimbook, itxura oneko magaleko distiratsu eta dotore bat da, bere AMD Ryzen prozesatzaile ahaltsuari esker edozein lan egiteko gaitasuna duena.
KFocus
Kubuntu Focus magalekoa, Kubuntu instalatuta bidaltzen den potentzia handiko, lan-fluxura bideratutako magaleko bat da.
Beste hardware-fabrikatzaile batzuek ere saltzen dituzte Plasma darabilten gailuak. Ikusi gailu guztiak
Iragarpenak
KDE Plasma 5.26.3, akatsak konpontzeko azaroko argitalpena
KDE Gear 22.08.3
KDE Plasma 5.26.2, akatsak konpontzeko urriko argitalpena
KDE Plasma 5.26.1, akatsak konpontzeko urriko argitalpena
KDE Eco
Bat egin software jasangarriaren mugimenduarekin
KDEk FEEP eta BE4FOSS programak babesten ditu, komunitate aske eta sorburu irekikoei ingurumenarekiko software lagunkoiagoa sortzen laguntzeko. Proiektuek komunitateei gidalerroak eta laguntza ematen diete softwarea energia aldetik eraginkorragoa izan dadin eta bizialdi luzeagoa izan dezan.
Egin dezagun energian eraginkorra den softwarea eta jasangarritasun digitala gure komunitatearen zati! Honen eta etorkizuneko belaunaldien aurrean dugun erantzukizunaren mailan egon gaitezke!
Finantzatzea
BE4FOSS proiektua Ingurumen Agentzia Federalak eta Ingurumen, Natura Babes, Segurtasun Nuklear eta Kontsumitzailearen Babeseko Ministerio Federalak (BMUV) finantzatu zuten. Funtsak Alemaniako Bundestag-eren ebazpen bidez daude erabilgarri.
Argitaratzailea da argitalpen honetako edukiaren arduraduna.
KDE komunitatea
Sorburu irekiko softwarea garatu eta banatzen duen nazioarteko talde bat.
Gure komunitateak eremu zabaleko askotariko aplikazioak garatu ditu, komunikaziorako, lanerako, heziketarako eta entretenimendurako. Arreta berezia jartzen diogu arazo zahar eta berriei irtenbide berritzaileak aurkitzeari, esperimentaziorako giro bizi eta irekia sortuz.