Hasiera » 2022 » urtarrila

Hilabeteko artxiboak: urtarrila 2022


Orioko terrazen ordenantza berriaren arabera, eremu publikoa okupatzen duten taberna eta jatetxeetako terrazek nahitaez euskaraz erakutsi beharko dituzte bezeroentzako mezuak

Orioko Udalak berritu egin du bide publikoaren okupazioa arautzen duen terrazen ordenantza. Herriko zenbait eremu oinezkoentzat jartzeko egindako lana eta gero, Orioko Udalak beharrezkoa iritzi dio ordenantza eguneratzeari, “egoera berriari hobeto erantzuteko”. Gainerako herrietakoen antzera, ordenantza honek zehazten du zer...
Irakurri osorik »

Mairu Antzerki Tailerrak jaso du ‘Arnasguneak’ antzerki sorkuntzarako beka, ‘Intxaurra’ antzezlana sortzeko

· UEMAk, Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak elkarrekin abiarazitako ARNASA GARA kanpainaren baitan, Arnasguneak antzerki sorkuntzarako beka sortu dute, arnasguneen garrantzia jendarteratzeko antzezlan bat sortzeko. · Aurkeztu diren bederatzi egitasmoak aztertu ondoren, epaimahaiak Lesakako Mairu Antzerki Tailerraren ‘Intxaurra’ antzezlana saritu...
Irakurri osorik »

Nafarroako administrazio elektronikoko izapideak euskaratzea eskatu dute UEMAk eta Behatokiak

Nafarroako administrazioarekin herritarrek egin ditzaketen tramite elektronikoen laurdenak ere ezin dira bideratu euskaraz. Udalek eta toki erakundeek egin ditzaketenak, berriz, ez dira %3ra ere iristen. UEMAk eta Hizkuntz Eskubideen Behatokiak agerraldia egin dute gaur arratsaldean Nafarroako Parlamentuan, Herritarrekiko eta Erakundeekiko...
Irakurri osorik »

UEMAk helegitea jarri dio Osakidetzaren logopeda lanpostuen deialdiari, euskaraz jakitea ez delako ezinbestekoa izango

Osakidetzak logopedian diplomatuei zabaldutako lan deialdiaren aurkako Gorako Errekurtsoa aurkeztu du UEMAk, logopeda lanpostuen hautaketa-proben oinarrietan euskara ez delako ezarri betekizun bezala. UEMArentzat bereziki larria da eskubide urraketa logopeden kasuan gertatzea. Izan ere, “logopeden kasuan garrantzi nabarmena du komunikazio-hizkuntzak, hitzarekin...
Irakurri osorik »
Itzuli gora
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.