Hasiera » 2017 » otsaila

Hilabeteko artxiboak: otsaila 2017


“Udalerri euskaldunetako errealitatea ere legez babestu beharko luke euskararen inguruko foru dekretu berriak”

UEMAko lehendakari Josu Labaka Info7 irratiko Gureaz Blai saioan aritu da, Nafarroako Gobernuak aurkeztu duen euskararen inguruko foru dekretuaren proposamenari buruz. Besteak beste, “nafar guztien hizkuntza eskubideak bermatzeaz gain, udalerri euskaldunetako errealitatea ere legez babestuko duen foru dekretua izatea” proposatuko du...
Irakurri osorik »

Pediatria zerbitzua euskaraz bermatzeko eskatu dute Nafarroako zortzi udalek eta UEMAk

Araitz, Areso, Goizueta, Larraun, Leitza, Arano, Lekunberri eta Beteluko udalek eta Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak Nafarroako zortzi herri horietako pediatria zerbitzua euskaraz bermatzeko eskatu diote Osasunbideari eta herri horietako osasun zerbitzuetako langileen joan-etorriak kudeatzen dituen Irurtzungo osasun etxeari.  Izan ere, orain artean...
Irakurri osorik »

‘Euskara, bestela ez gara’ hitzaldi zikloari ekingo diote datorren astean Zumaian

 · Iturria: Zumaiako Udala, Euskara Zerbitzua   Urtero bezala, hitzaldi zikloa antolatu du Zumaiako Udaleko Euskara Zerbitzuak. Hitzaldi guztiak 18:30ean hasiko dira Alondegiko Oxford aretoan. Aurtengoak honako hauek izango dira: Otsailaren 15ean, Hiztun berrien esperientziak herri oso euskaldunetan.  “Euskal hiztun...
Irakurri osorik »

Etxarri Aranazko Udala herriko inkesta soziolinguistikoa egiten hasi da, UEMArekin eta EHUrekin elkarlanean

Iturria: Etxarri Aranazko Udala Etxarriko Udalak herriko egoera soziolinguistikoaren azterketa egingo du telefono bidezko inkesten arabera. Ezarri den lagina 325 lagunekoa da. Aste honetan hasita, 325 etxarriarri telefono bidez deituko zaie, euskara gaitasuna, euskararen erabilera eta euskara sustatzearekiko iritziei buruz galdetzeko....
Irakurri osorik »
Itzuli gora
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.