Zerbitzuak

Itzulpenak

Itzulpen zerbitzu kalidadekoa eta eraginkorra (gehiago…)

Normalizazio planak

Enpresetan eta administrazinoan euskera erabilteko planak (gehiago…)

Irakaskuntza

Euskera eta euskal kulturako ikastaroak. Euskera teknikari eta Itzultzaile izateko ikastaroak (gehiago…)

Ondarea gizarteratzea

Bizimoduari lotutako ondarea batu, aztertu, landu eta barriro gizarteratu (gehiago…)

Egitasmoak

Atlas etnografikoa Euskal Herriko etnografia bildumarik osoena
Euskal Biblioteka Liburu, aldizkari, liburuxka, audio, bideo, kartel, argazki, grabatu, mapa bilduma
Literatura Idazle klasikoen idazlanak, sorkuntza barria, herri literatura
Hiztegia Hiztegi elebiduna, hiztegi fraseologikoa
Urte sasoiak Urte sasoiei lotutako ospakizunak eta ohiturak batzen dituen egitasmoa da
Herri ondarea Herri-jakituria batu, landu eta belaunaldi barriei transmitidu
Etnotoponimia Leku-izenak informazino-iturri ikaragarriak dira: geografia, historia, bizimodua…
Bizkaiera idatzirako jarraibideak Mendebaldeko bizkai euskeraren ezaugarriak eta idazteko jarraibideak

Izan Labayru!

Labayruk sorreratik Laguntzaile sare baten dauka oinarria, laguntzaile horreek osotzen dabe Batzarra eta hortik ateraten dira Artezkaritzarako kideak. Laguntzaileek urteko batzar nagusian, diru-kontuak eta Zuzendaritzak proposatutako egitasmoak onartzen ditue. Parte hartze zuzena eta aktiboa daukie erakundeak eratzen dituan ekitaldi eta saioetan eta bertako zerbitzu eta argitalpenen barri izaten dabe.

Labayru Fundazioa

Labayru Fundazioa 1977an sortu zan, euskal kultura ondarea ikertu, bultzatu eta gizarteratzeko asmoaz. Helburu zabal horri erantzun guran, hainbat arlo lantzen ditu, ikerketa edo zabalkunde mailan: irakaskuntza, itzulpengintza, herri-ondarearen bilketa, euskeraren erabileraren normalizazino planak, etnografia, lexikografia…

Kulturgintza guzti horren osogarri garrantzitsua da Euskal Biblioteka, Euskal Herriari eta hizkuntzari jagokezan gaien ondare aberatsa gordeten dauena: liburutegia, hemeroteka, argazki-artxiboa, ikus-entzunezkoak, kartelak eta papergintza mota guztiak (liburuxkak, pegatinak, egutegiak…).

Labayru Gaur

Labayruko laguntzaileen Batzar Nagusia

0

Apirilaren 27an egin dogu Labayruko laguntzaileen urteko Batzar Nagusia, Adolfo Arejita Artezkaritzako buruak gidatuta.

 (gehiago…)

Karmelo Etxenagusiaren materialen dohaintza

0

Karmelo Etxenagusia zanaren lobeak, Karmele Etxenagusiak, Labayrura ekarri ditu osabearen materialak. Etxean euki dituan hainbat karpeta, papel, grabazino, kantu… Labayruko Euskal Bibliotekan hobeto egongo dirala-ta, bertara ekarri ditu Mikel semeagaz batera.

 (gehiago…)

Bedian Murtatza aldea ezagutzeko gida

0

Bediako ondarea ezagutzeko eta zabaltzeko hainbat lan egin ditugu bertako udalaren laguntzaz. Azkenengo aldian, aurretik egindako bideoen lagungarri diran liburuxkak prestau ditugu, hiru guztira. Aurten egin dogu hirugarrena, Murtatza auzotik doan ibilbidea erakusten dauen bideoaren osagarri dana.

 (gehiago…)