Antzerki

Artikulu hau "Kalitatezko 2.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da
Artikulu hau Wikipedia guztiek izan beharreko artikuluen zerrendaren parte da
Wikipedia, Entziklopedia askea

P culture.svg
Antzerki

Antzerkia edo teatroa (greziera klasikoz "theatron", θέατρον, edo "ikusteko lekua") arte eszenikoa da, non publikoaren gainean istorioak kontatzen diren antzezpen baten bidez, hau da, hitzez eta imintzioz egindako ikuskizunaren bidez, batzuetan musikaz eta dantzaz lagunduta edo txotxongilo bezalako osagaiekin.

Antzezlanak arlo honetako egintzak dira eta zatika banatuta daude normalean, eta zati horietako bakoitzak ekitaldi, ekinaldi edo gertaldi izena hartzen du.

Azkenik, antzokiak dira arte mota hau eskaintzeko leku fisikoak, kalean ere emankizunak burutzen diren arren.

Generoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiru genero klasikoak Drama, Tragedia eta Komedia dira, Antzinako Greziatik datozenak.

Gaur egun, beste azpigenero batzuk ere lantzen dira, hala nola Mimoa, txotxongiloen antzerkia edo lan musikalak.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal antzerkia, 1634an (gutxi gorabehera.) hasi zen.

Antzerkigileak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Klasikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antzinako Grezian, azpimarratzekoak dira besteak beste Aristofanes eta Sofokles moduko egile ezagunak.

Aro modernoan, William Shakespeare handia, Victor Hugo eta Jean de La Fontaine frantziarrak eta Henrik Ibsen norvegiarra aipatzekoak dira beste askoren artean.

Garaikideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zuzendariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nazioarteko Eguna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Martxoaren 27a da mundu mailan Antzerkiaren Nazioarteko Eguna.

Euskal Herrian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Euskal antzerkigintza»

Euskal Herriko aktoreak ordezkatzen duen elkartea, hala antzerkikoak nola zinemakoak, Euskal Aktoreen Batasuna sindikatua da.

Lagunarteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Zerrenda:Antzerki konpainiak»

Antzerki konpainia edo lagunarte ezagunak Compañía Nacional de Teatro Clasico, Els Joglars, Teatre Nacional de Catalunya eta Tricicle ditugu espainiar estatuan,

Euskal Herrikoen artean, besteak beste hauek aritzen dira: Ados Teatroa, Antzerkiola Imaginarioa, Artedrama, Atx Teatroa, Axut, Beheko Larraine, Deabru BeltzaDejabu, Ez Dok Hiru Bikoteatroa, Gilkitxaro, Hika Teatroa, Horman Poster, Kamikaz kolektiboa, Kukubiltxo, Markeliñe, Maskarada, Metrokoadroka, Pez Limbo, Rouge Elea, Tanttaka Teatroa, Tartean Teatroa, Ttak teatroa, Txalo Produkzioak, Vaiven Produkzioak, Xake Produkzioak, eta Ze Onda.[1]

2010ean Euskal Herriko Antzerkizale Elkartea (EHAZE) sortu zen euskal eta euskarazko antzerkiari bultzada eman asmoz.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Antzeztaldeak. «Estekak» EHAZE (Noiz kontsultatua: 2020-02-19).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]