Lee Kuan Yew
Lee Kuan Yew (txinera tradizionalez: 李光耀; pinyinez: Lǐ Guāngyào; Singapur, 1923ko irailaren 16a - Singapur, 2015eko martxoaren 23a), txinatarra jatorriz, Singapurreko lehen gobernu burua (1950 - 1990). Singapurren jaioa jatorri txinatarreko familia batean, "Aberriaren aita"tzat jotzen da haren herrialdean.
Cambridgeko eta Londresko Unibertsitateetan egin zituen ikasketak eta 1954an Herri Ekintzaren alderdia (PAP) alderdia sortu zuen. 1955. urteaz geroztik, Singapurreko legebiltzarkide izan zen eta lehen ministro 1959-1976 urteetan. Singapur Malaysiako partaide izatea bultzatu zuen 1963an, handik bi urtera Malaysiaren mendekotasunaren aurka agertu bazen ere. Bigarren Nazioarteko Bulegoko partaidea izan zen PAP alderdia bertan izan zenean (1967-1976).
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
![]() |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Lee Kuan Yew ![]() |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.