Hilabeteko artxiboak: uztaila 2014
Udan ere ez da giro osasungintzan
Iker Salaberriak, Kontseiluko Koordinatzaileak, euskarak osasungintzan bizi duen egoeraren inguruko hausnarketa egin du hainbat hedabideetara igorritako iritzi artikuluan. Kontseiluko osasungintzako lantaldeko ondorengo ordezkariok ere sinatu dute artikulua: Goizane Arana (UEMA), Garbiñe Petriati (Hizkuntz Eskubideen Behatokia), , Karlos Ibarguren (Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea), Mikel Ozaita (Euskaltzaleen Topagunea) eta Xabat Laborde (Euskal Herrian Euskaraz).
Irakurri osorik »
Azpeitiko anbulatorioan familia mediku erdalduna jarri dutela salatu du Natul euskara taldeak
Lau familia medikuren ordez, langile erdaldun bat jarri du Osakidetzak herriko anbulatorioan, udako lanak egiteko. Natul euskara taldeak esan du "herritarren hizkuntza eskubideak urratuko" dituztela neurri horrekin, eta "erdara nagusi den eremua" sortuko dutela herriko osasun etxean.
Irakurri osorik »
Iaz baino herritar gehiagok egin dute errenta aitorpena euskaraz UEMAko udalerrietan
Gipuzkoako Foru Aldundiak emandako datuen arabera, UEMAko udalerrietan 2013ko errenta aitorpena egin duten herritarren %24,8k egin du euskaraz. Urtez urte, goraka doa errenta aitorpena euskaraz egiten duten herritarren kopurua. UEMAk apirilean egin zuen “Errenta aitorpena euskaraz” kanpaina, eta emaitzak ikusita, balorazio ona egin du.
Irakurri osorik »
Muxikako udala “kezkatuta eta haserre” Osakidetzak bertako medikuaren ordezkapena egiteko langile erdalduna kontratatu duelako
Muxikako bizilagunek osasun zerbitzua ezin izango dute euskaraz jaso udaran. Horregatik, kontratua berrikusi, eta lehenbailehen afera honi konponbidea eman diezaioten eskatu diote Osakidetzako arduradunei. “Muxikako herritarrok osasun zerbitzuak euskaraz jasotzeko eskubide osoa daukagu, eta beraz, zor zaigun begirunea eta errespetuarekin jokatu dezala eskatzen diogu”.
Irakurri osorik »