Hilabeteko artxiboak: uztaila 2013
Gaztelaniaz, galizieraz eta katalanez bai; zergatik ez euskaraz?
Espainiako Osasun, Gizarte Zerbitzu eta Berdintasun Ministerioak Sistema de Información de Usuarios de Servicios Sociales (SIUSS) deritzon programa informatikoaren bertsio berria sortu du, gaztelaniaz, galizieraz eta katalanez erabil daiteke, ez ordea euskaraz. Bertsio hori Leitza, Goizueta, Areso eta Aranoko Udalek osatzen duten eskualdeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatean probatu nahi du Ministerioak, ondoren beste hainbat zerbitzuetara zabaltzeko. Bai mankomunitatetik baita UEMAtik ere, aplikatzio informatikoak euskarazko bertsioa izan dezan eskatu dute.
Irakurri osorik »
Zarauzko Udala euskara hutsean ariko da herritarrekin irailetik aurrera
Hizkuntza irizpide berriak Bildu, EAJ, PSE-EE, Aralar eta Ezker-Anitzaren aldeko botoekin onartu zituen Zarauzko Udalak plenoan, PP abstenitu egin zen. Zarautz UEMAn sartu berri da eta gogoz eta indartsu ari dira euskararen aldeko lanean. Zarauzko udal ordezkariekin batera, Maren Belastegi UEMAko lehendakaria eta Zigor Etxaburua Gipuzkoako Foru Aldundiko Euskara zuzendaria ere gaurko agerraldian izan dira, Zarauzko Udalak hartutako erabakiaren garrantzia nabarmendu nahian.
Irakurri osorik »
UEMAk eta Udalbiltzak bilera egin dute lankidetzaren inguruan hitz egiteko.
Argazkian, ezkerretik: Maite Iturre Udalbiltzako lehendakariordea, Maren Belastegi UEMAko lehendakaria, Miren Segurola UEMAko koordinatzailea, Mertxe Aizpurua Udalbiltzako lehendakaria eta Xanti Kiroga Udalbiltzako zuzendaria.
Irakurri osorik »
“Kontratazioetan hizkuntza baldintzak ezarrita herritarren hizkuntza eskubideak babesten dira”
Bildu eta EAJren baiezko botoekin, aho batez hartu zuen Zestoako Udalak kontratazioetan hizkuntza irizpideak sartzeko erabakia, martxoaren 6an. Baina, zer da zehazki Zestoako Udalak erabaki duena? Nora Palmitano Zestoako Udaleko euskara teknikariari elkarrizketa laburra egin dio www.uema.eus -k.
Irakurri osorik »