Drakula

Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau Bram Stoker idazlearen eleberriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Drakula (argipena)».
Drakula
Dracula1st.jpeg
Datuak
Idazlea Bram Stoker
Argitaratze-data 1897ko maiatzaren 26a
Generoa Beldurrezko eleberria, eleberri gotikoa
Jatorrizko izenburua Dracula
Hizkuntza ingelesa
Herrialdea Britainia Handiko Erresuma Batua eta Irlanda
Ilustratzailea Pierre Falké (en) Itzuli
OCLC 1447002
Euskaraz
Izenburua Drakula
Itzultzailea Iñaki Mendiguren
Argitaratze-data 1993
Orrialdeak 76
ISBN 978-84-8331-387-9

Drakula (jatorrizko izenburua, ingelesez: Dracula) Bram Stoker irlandar idazlearen 1897ko eleberri bat da. Protagonista nagusia Drakula kondea da, banpiroen pertsonifikazio ospetsuenetako bat, gerora eleberrietako, antzezlanetako, eta batez ere ezin konta ahala filmetako protagonista izan dena. Stoker idazleak Vlad Drakula pertsonaia historikoa eta Ekialdeko Europako banpiroen kondaira hartu zituen oinarritzat.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kontakizuna XIX. mendearen bigarren erdialdean Transilvania eta Ingalaterran girotuta dago; bertan, alde batetik, Drakula kondea eta haren menpeko morroiak, eta bestetik, Van Helsing doktorea buru duen gizon-emakume talde baten arteko borroka azaltzen da, hots, iluntasunaren eta argiaren arteko borroka, edota gaizkiaren eta ongiaren artekoa.

Euskaraz[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oraindik ez dago liburua osorik euskarara itzulia. Halere, bada moldaketa laburtu bat: Iñaki Mendigurenek 1993an itzulia[1].

Zinema[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Bárbara González Peláez, "Historia cronológica de las traducciones de Drácula de Bram Stoker", Revista de Historia de la Traducción, Universidad de Málaga, 2018. https://ddd.uab.cat/pub/1611/1611_a2018n12/1611_a2018n12a7.pdf

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]