Jauzi edukira
Dokumentuak Kilen editatzea

Kile KDEren TeX/LaTeX editore erabilerraza da. Kilek LaTeX-en funtzionalitate guztiak interfaze grafiko batean erabiltzeko gaitasuna ematen dizu, eta aurreikuspegi mekanismo elkarreragileak ditu edizioaren emaitzak erraz ikusteko.

Ezaugarria:

  • Konpilatu, bihurtu eta ikusi zure dokumentua klik bakarrarekin
  • (La)Tex komandoen osatze automatikoa
  • Txantiloiek eta morroiek dokumentu berriekin hastea asko errazten dute
  • Etiketa eta ikur estandar asko erraz txertatzea eta erabiltzaileak definitutako etiketak (nahi adina) definitzeko aukera
  • Alderantzizko eta aurreranzko bilaketa: egin klik DVI erakuslean eta jauzi editorean dagokion LaTex lerrora, edo egin jauzi editoretik erakuslean dagokion orrira
  • Kapituluak edo atalak aurkitzea oso erraza da, Kilek zure dokumentuko kapitulu guztien zerrenda eraikitzen du. Zerrenda erabil dezakezu dagokion atalera pasatzeko
  • Proiektu bati dagozkion dokumentuak biltzea
  • Proiektuak erabiltzean aipuak eta erreferentziak erraz sartzea
  • Zure LaTeX dokumentuak konpilatzeko eraikuntza-sistema malgu eta adimenduna
  • Aurreikuspegi azkarra: aurreikusi zure dokumentuan hautatutako zati bat
  • Hainbat laguntza-iturri eskura izatea
  • Edizio-komando aurreratuak

Linux

Instalatu Linux-en Botoi hau Discover eta beste «AppStream» aplikazio biltegi batzuekin baino ez dabil. Zure banaketaren pakete-kudeatzailea ere erabil dezakezu.

Microsoft Store

Instalatu Windows-en

Kile Windows instalatzaileak ere erabilgarri daude binary-factoryn. Bertsio hauek ez dute itzulpenik, eta probatarako dira. Engaia zaitez eta lagun iezaguzu haiek hobetzen!