Kudeaketa

Artikulu hau "Kalitatezko 2.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da
Wikipedia, Entziklopedia askea

Artikulu hau termino orokorrari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Kudeaketa (argipena)».

Kudeaketa erakunde batean prozesu bat burutu edo emaitza bat lortzeko egiten diren gobernu-ekintzen multzoa da. Zehatzago, kudeaketa erakunde bateko plangintza zehaztu, plangintzako helburuetarako beharrezko antolakuntza egin, erakundeko eragileen zuzendaritza eta helburuen kontrola egiten dituen funtzioa da. Nazioartean, ingelesezko management terminoa ere erabiltzen da, kudeaketa eta administrazio kontzeptuak bateratzen dituena. Kudeaketa eta administrazio kontzeptuak batzuetan sinonimo moduan erabiltzen badira ere [1], kontzeptu bereizitzat hartzen dituzte zenbaitek: kudeaketak erakundeak ikuspuntu global eta estrategiko batetik garatzen dituen bitartean, administrazioak erakundearen kontserbazioarekin eta mantenimenduarekin du zerikusia. Bereizketa hau onartuz, kudeaketa goi-zuzendaritzari, kargu adieran, dagokion zeregina da eta administrazioa kudeaketaren azpiko mailan kokatzen da, zuzendaritzatik ezarritako politikak eta programak gauzatzeko erabakiak hartuz[2].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Kontzeptu hauek sakontasunez aztertu zituen Henri Fayol ingeniariak erakundeen antolakuntza, kudeaketa, administrazioa eta zuzendaritza "administration" terminopean bildu zituen.
  2. (Gaztelaniaz) Restrepo González, Guillermo. El concepto y alcance de la gestión tecnológica. ..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikiztegian orri bat dago honi buruz: kudeaketa .