Komunikazio-tresnak

Librezale.eustik
(Posta-zerrendak(e)tik birzuzenduta)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu

Kontaktua

Librezaleko komunikazio kanalak irekiak dira eta bide onak dira taldearen inguruan dagoen mugimenduen eta lanaren berri izateko. Librezalerekin lotutako mota guztietako gaiez eztabaidatzen da bertan. (Ikus: Zer da Librezale?)

2003. urtetik hona, software libreko euskarazko lokalizatze lan gehienak Librezale.eus talde honen inguruan dabiltzan hainbat boluntariok egiten dituzte.
Erabiltzen duzun euskarazko lokalizazio batean akats txiki bat konpontzeko besterik ez bada ere, jar zaitezke gurekin harremanetan.
Eta aplikazio bat euskaraz lokalizatzen lagundu nahi baduzu, talde honetan, agian, laguntza topatuko duzu.


Orokorrak

  • Posta-zerrenda. Librezalek posta-zerrenda bat dauka bere jarduera bideratzeko. Zerrenda honetan harpidetzea guztiz librea da. [Netiketa]

  • Librezale: Matrix sareko Librezale gela eta Telegram sareko Librezale taldea elkarri lotuta daude, elkarrizketa bera da.

Hezkuntza

  • Hezkuntzan Librezale: Matrix sareko Hezkuntzan Librezale gela eta Telegram sareko HezkuntzanLibre taldea elkarri lotuta daude, elkarrizketa bera da.