Zer egiten dugu
ELKARTEENTZAT
Elkarteek eta taldeek bidelagun gaituzte IKTeen erabileran eta haietan trebatu bitartean. Neurriko prestakuntzaren bidez, bakoitzaren beharren arabera, edota elkarrekin haien esparru edo profil digitalak sortuz edo haien irudi grafikoa osatuz.
SOFTWARE LIBREA ERABILITA
Hasieratik, software librea erabiltzen dugu, eta esan dezakegu tresna teknologiko ezin hobea dela lan egiteko eta IKTeak jende guztiarengana hurbiltzeko, hainbat arrazoi direla medio: haren filosofia, balioak eta lizentziak!
E-INKLUSIOAREN ALDE
Teknologia era ulergarrian jende guztiarentzat. Horixe dugu xede, eta haren erabilerak eta potentzialtasunak irakatsi eta erakusten dizkiegu adinekoei, emakumeei, migratzaile eta gazteei…. Azken finean, hesiak hausten ditugu!
AUZOAN
Gasteizko Alde Zaharra da gure kokapen geografikoa. Baina, aldi berean, auzo honetan kokaturiko talde eta erakundeen sareetan parte hartzeko eta lan egiteko aukera ematen digu, auzo aberatsa, askotarikoa eta oparoa baita auzokideen ekimen eta mugimenduetan.
PRESTAKUNTZAZ JARDUTEA
Prestakuntza da trebetasunak, ezagutzak eta gaitasunak hobetzeko gakoa, jendeak horien bidez lortzen edo hobetzen baitu enplegua. Horregatik eskaintzen dugu prestakuntza IKTeetan, hainbat motatan eta mailatan. Enplegurako gure prestakuntzak Lanbiderekin batera egiten ditugu, eta halaber, herritarrentzako prestakuntza eskaintza egiten dugu.
ENPLEGURAKO
Saregunen eskaintzen ditugun zerbitzuak enplegurako gure prestakuntzak jaso dituzten pertsonek egiten dituzte, eta lan kontratazio baten bidez dihardute. Eskuratutako trebetasun, ezagutza eta gaitasunak jartzen dituzte praktikan, gizarte onurak ere eskuratzen dituzte, eta beren enplegugarritasuna hobetzen dute, bai eta curriculuma ere, eta ederki erakusten dute teknologia berrien sektoreak ez duela izan behar soilik goi kualifikazioko profila duen jendearen lan esparrua.
Taldea
Ismael Chasco
Software librearen eta networking-eko, segurtasuneko eta sistemetako gogotsuaren promes gaztea. Aberats eta ospetsu egingo ninduketen proiektuak zituen garaia egon zen… baina Owncloud batean gorde nituen, orain haiek berreskuratzea lortu arte aritzen|eskaintzen naiz lan egiten eta https://blog.ichasco.com nire blogean idazten
Raúl Pérez
Web garatzailea eta teknologia berrietan prestatzailea. Software libreren aldekoa eta zale amorratua.
Janari txinatarra dut gustukoen. Auto bat, nire bizikleta. Herrialde bat, Costa Rica. Zenbaki bat, 3a. Kolore bat, beltza. Musika bat, Hip Hopa. Kantari bat, Erykah Badu. Amets bat, Gasteiz tropikala.
Nire lanak, ikastaroak eta tutoretzak ikusi nahi badituzu, jarrai iezadazu http://raulperez.tieneblog.net/ -etan.
Esti Cáceres
Niretzat gozamen hutsa da jende guztiari sare digitala azaltzea eta ulergarri egitea, eta horri esker, aukera dut jendearekin banaka eta taldeka jarduteko.
Nire lan tresnak software librea eta IKTeak dira, eta balioak, berriz, komunitatea eta lankidetza.
Etiketei gorroto diet eta DIBERTSITATEAN eta BERDINTASUNEAN sinesten dut, gure gizartearen balio nagusia baitira.
Nitaz esaten omen dute egun eguzkitsuetan erraza dela ni parke edo plazetan paseoan edo sare-lanetan ikustea.
Zertan nabilen jakin nahi baldin baduzu, irakurri TRAOLA
Ainara Pérez
Zoriontsu naiz bokazioa, Heziketa Soziala, bat egitea teknologiarekin, nire zaletasunetako bat dena.
Hamarkada bat baino gehiago daramat teknologia pertsonei hurbiltzen, bereziki zaurgarritasun-egoeretan dauden taldeei lagunduz eta jabetze teknologiko prozesuetan dauden elkarteak lagunduz. Beti pertsonentzat bizi-kalitate handiagoa bilatuz.
Aniztasuna eta sare-lana, software libre edo elkarlaneko-kultura bezalako beste kontu batzuekin nahasten dira nire egunerokoan.
Bloga
Cultura Libre y diferentes licencias
26 March, 2019
Cultura libre de Ainara PérezRead More
Manual de WordPress
21 March, 2019
Ya vamos acabando con la formación teórica, ya hemos visto muchas de las opciones mas importantes pero nunca esta de más repasar y tener apuntes de referencia 😉 Os dejamos una serie de enlaces a un co...Read More
Arrazakeriaren aurkako eguna
20 March, 2019
Manifestazioa izango dugu 21ean! 🔊 Arrazakeriari planto egingo diogu Nazioarteko Arrazakeriaren kontrako Egunean. 📍 Aldabe Gizarte Etxetik aterako gara 19etan. Ekar itzazue zuen aldarr...Read More