Plasma
Linux-erako hurrengo belaunaldiko mahaigaina
KDEren aplikazioak
Ahaltsua, plataforma anitzekoa eta guztiontzat
Erabili KDEren softwarea webean surfeatzeko, kideekin, lagunekin eta familiarekin harremanetan egoteko, zure fitxategiak kudeatzeko, musikaz eta bideoez gozatzeko; eta lanean sortzaile eta emankor izateko. KDE komunitateak Linux-erako mahaigain guztietan, eta sarritan beste plataforma batzuetan ere, dabiltzan 200 aplikaziotik gora garatu eta mantentzen ditu.
Krita
Sorkuntzan murgil zaitez eta marraztu itzazu artelan ederrak Krita erabiliz. Maila profesionaleko margotzeko aplikazio bat.
Kdenlive
Kdenlive-k zure bideoak editatzeko eta efektu bereziak eta trantsizioak ipintzeko aukera ematen dizu.
GCompris
GCompris kalitate handiko hezkuntza-software multzo bat da, 2 eta 10 urte bitarteko haurrentzako jarduera ugari dituena.
Hardwarea
Erosi Plasma aurrez instalatuta duen ordenagailu bat
Pinebook Pro
Pinebook Pro, prezioaren aldetik eskuragarria den, ARM duen magaleko bat da. Modularra eta aldagarria da soilik sorburu irekiko proiektu bat izan daitekeen eran.
KDE Slimbook
Slimbook, itxura oneko magaleko distiratsu eta dotore bat da, bere intel core-serieko prozesatzaile ahaltsuari esker edozein lan egiteko gaitasuna duena.
KFocus
Kubuntu Focus magalekoa, Kubuntu instalatuta bidaltzen den potentzia handiko, lan-fluxura bideratutako magaleko bat da.
Beste hardware-fabrikatzaile batzuk ere saltzen dituzte Plasma duten ordenagailuak. Ikusi hardware guztia
Iragarpenak
KDE Plasma 5.22.4, Bugfix Release for July
KDE Ships Frameworks 5.84.0
KDE Gear 21.04.3
KDE Plasma 5.22.3, Bugfix Release for July
KDE komunitatea
Sorburu irekiko softwarea garatu eta banatzen duen nazioarteko talde bat.
Gure komunitateak eremu zabaleko askotariko aplikazioak garatu ditu, komunikaziorako, lanerako, heziketarako eta entretenimendurako. Arreta berezia jartzen diogu arazo zahar eta berriei irtenbide berritzaileak aurkitzeari, esperimentaziorako giro bizi eta irekia sortuz.