MP4

Wikipedia, Entziklopedia askea

MP4 bezala ezagutzen duguna errealitatean “MPEG-4 Part 14” da. Fitxategi mota MPEG-4 da, baina MP4 izenez ezagutzen da formatu horretako fitxategiak .mp4-z bukatzen delako. Beraz, nahiz eta jende askok MP4 hitza entzutean musika, bideoa eta argazkiak erreproduzitzeko balio duen aparatua dela pentsatu, errealitatean formatu batetaz ari gara hitz egiten. Multimedia formatu honek musika, bideoa, subtituluak... grabatu ahal ditzake. Multimedia edukiei streaming egiteko estruktura egokia dauka.

m4-a Sony-k eman zuen ezagutzera bere “.m4a” hedapenarekin. Hau bere “Son Tunes” sofwarearekin erabili zuen MPEG-4 audio fitxategiak bideo fitxategietatik ezberdintzeko. Gaur egun MPEG-4 onartzen duen software gehienak “.m4a” fitxategiak irakur ditzake. Normalean ".mp4" fitxategiak ".m4a" formatura pasa daitezke eta alderantziz, baina “.mp3” formatuekin ez.

MPEG-4 web-erako bereziki sortutako bideo, musika eta datu kodek eta estandar internazionalez osatuta dago.

MP4aren izena, berez publizitate estrategia besterik ez da, zeren nahiz eta erosleak pentsatu MP3 MP4 baino hobea dela, errealitatean MP4 erreproduktore batek MP3 formatuko soinuak irekitzen ditu eta bideoak AMV formatuan MPEG-4ean izan beharrean.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]