Wikidata

Wikipedia, Entziklopedia askea
Wikidata
Wikidata logoa
Wikidata.png
Wikidata webgunearen orri nagusia
URL helbidea http://www.wikidata.org
Komertziala?ez
Webgune mota ezaguera basea
Erabiltzailea erregistratzeaHautazkoa
Hizkuntza(k)hainbat
Jabea Wikimedia Fundazioa
EgileaWikimedia erkidegoa
Argitalpen data2012ko urriaren 30a

Wikidata elkarlanean sortutako datu-base eleanitz bat da, Wikimedia Fundazioak kudeatua. Wikidataren xedea da iturri bateratu bat eskaintzea zenbait datutarako (adibidez, pertsonen jaiotegunak eta jarduerak, edo Wikipediako artikulu bat nola den beste hizkuntzen Wikipedietan (hizkuntzen arteko loturak). Informazio hori Wikimediaren proiektuetan erabiltzen dira gero, adibidez Wikipedian.[1][2] Wikipediako artikulu askotan goian eskuinaldean hainbat daturekin agertzen den infotaula, kasu askotan automatikoki sortu izan da artikulu horri buruz Wikidatan dagoen informazioarekin.

Wikimediatik kanpo ere edonork kontsulta dezake Wikidata, baita informazio hori erabili gero domeinu publikoko CC0 lizentziarekin.

Wikibase softwarea erabiliz funtzionatzen du Wikidatak.

Antzekoa da Wikimedia Commons zerbitzua, kasu honetan osagaiak ez dira datuak, argazki eta multimedia baizik. Commonsen gordetzen baitira Wikimedia proiektu guztietarako eskuragarri dauden argazki, dokumentu, irudi, infografia, audio eta bideo fitxategiak.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) Wikidatako orri nagusia
  2. (Ingelesez) «Data Revolution for Wikipedia», Wikimedia Deutschland, 2012-03-30.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]