Rosetta harria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Rosetta harria
Rosetta Stone - front face - corrected image.jpg
Jatorria
Sortzailea Ptolomeo V.a
Sorrera-urtea K.a. 196
Aurkikuntza lekua Fort Julien (en) Itzuli
Aurkikuntza data 1799ko uztailaren 15a
Honen izena darama Rosetta
Ezaugarriak
Materiala(k) Granodiorita
Dimentsioak 112,3 (altuera) cm × 757 (zabalera) mm × 284 (sakonera horizontalean) mm × 284 (lodiera) mm
Kokapena
Lekua British Museum
Bilduma British Museum
Inbentarioa EA24

Rosetta harria hieroglifiko egiptoarrak ulertzea ahalbidetu zuen harria da. K.a.196an Egiptoko erregea izan zen Ptolomeo V.aren dekretu baten inskripzio elebidun bat da. Menfis-ko apaizek harrian testuak bi hizkuntzatan (greziera eta egiptoera) idatzi zituzten, hiru alfabeto desberdinetan: hieroglifikoa, demotikoa eta grekoa. [1][2]

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Rosetta harria osoa

Basalto beltzezko harri bat da. Neurriak: 762 kiloko pisukoa, 112,3 cm altuera, 75,7 zabalera eta 28,4 lodiera du.[3] Ez da inskripzio-harria osotasunean kontserbatu. Daukagunaren testuen kokapena:[4]

  • Lehen zatian 14 lerro hieroglifikotan.
  • Bigarren zatian 32 lerro demotikoan.
  • Hirugarren zatian 54 lerro grekoan.

Aurkikuntza eta kokapenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Rosetta British Museum-en

1799ko uztailaren 15ean aurkitu zuten Niloren deltan militar frantziarrek, Napoleon Bonaparte Britania Handiaren kontra Egipton borrokan ari zela. Rosetta edo Raxid izeneko herrian agertu zen. Bouchard abizeneko soldadu batek topatu zuen, kasualitatez, lurpean ia osorik zegoen harri beltza topatu zuen. Harriaren, jatorrizko kokapena, ordea, ez zen hura: Sais-ko tenplu bateko hormaren baten kontra egongo zen eta, gerora, berrerabili zuten eraikin material gisa. Bouchardek harria Kairora eraman zuen ikerlariek aztertu zezaten. Britaniarrek garaipena lortu zutenez, harria Londresera eraman zuten eta 1802tik aurrera British Museum-ean dago. Bi aldiz lekuz aldatu behar izan dute, bata 1917an Lehen Mundu Gerra garaian bonbardaketetetaik babesteko lur azpian sartu zuten, bestean 1972an Louvren hieroglifikoen deszifratzearen 150. urteurrena ospatzeko antolatu zen erakusketan. [5][6][7] [3]

Egiptok aldarrikapen eta kanpaina ugari egin ditu Rosetta harria bere jatorrira itzultzeko, Zahi Hawaas arkeologoarenak besteak beste.[8] [9]

Deszifratzea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Thomas Young eta Jean-François Champollionek, besteak beste, deszifratu zuten.[10] Grezieraren idazkera ezaguna zenez, hieroglifikoen esanahia deszifratu ahal izan zen. Honek beste hieroglifikoak itzultzea posible egin zuen eta ondorioz aintzinateko kulturetan sakontzeko bideak ireki.[9]

"Thomas Young-en lanekin jarraituz, Champollion-ek pieza giltzarri bat erabili ahal izan zuen deszifratze prozesuan, Rosetta harria, zeinak testu bera grezieran, idazkera demotikoan eta idazkuntza hieroglifikoan eskaintzen baitzuen. Hiru idazkerak alderatuz, eta batez ere Ptolomeo eta Kleopatra errege helenistikoen izen propioak ardatz hartuta, “kartutxo” izeneko obalo batzuetan azpimarratuak zeudenak, behar zuen giltza lortu zuen horien transkripziorako eta itzulpenerako".[11]

Rosettaren inguruko datu kuriosoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Place des escitures-Figeac
  • British Museum-eko piezarik bisitatuena da.[3]
  • Harriak guda harrapakin adierazleak diren markak ditu: bazter batean «Captured in Egypt by the British Army in 1801» (1801. urtean Egipton Britainiako Armadak hartua) eta bestean «Presented by King George III» (George III.ak aurkeztua).
  • Kairoko Egipziar museoan bada harriaren kopia txiki bat.
  • Joseph Kosuth artistak Figeac-en Champollionen sorterrian harriaren erreprodukzio erraldoia egin zuen. [7]
  • 2015ean Alexandriatik hurbil Rosettaren garai bereko harria topatu zuten.[12][13]
  • Harrian inspiratuta, 2016an Europako Espazio Agentziak Rosetta misioa izena eman zion kometen misterioa argitzeko helburua zuen misioari.[14]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Rosetta harria - Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa» www1.euskadi.net Noiz kontsultatua: 2019-07-08.
  2. «Rosetta» www.euskara.euskadi.eus 2011-07-18 Noiz kontsultatua: 2019-07-08.
  3. a b c (Gaztelaniaz) «La disputada piedra de Rosetta» El Correo 2014-01-11 Noiz kontsultatua: 2019-07-08.
  4. (Gaztelaniaz) Rosetta harriaren informazioa (UPM). .
  5. «Rosetta harria» www.eitb.eus Noiz kontsultatua: 2019-07-08.
  6. (Gaztelaniaz) «Así fue el descubrimiento de la piedra de Rosetta» www.nationalgeographic.com.es 2013-07-15 Noiz kontsultatua: 2019-07-08.
  7. a b (Gaztelaniaz) noticias.universia.es. «En 1799, se descubría en Egipto la Piedra de Rosetta, que permitió descifrar los jeroglíficos egipcios» Noticias Universia España Noiz kontsultatua: 2019-07-08.
  8. «Egipto y Reino Unido se enzarzan por la piedra Rosetta» www.publico.es Noiz kontsultatua: 2019-07-08.
  9. a b (Gaztelaniaz) «Rosetta, la piedra que descifró Egipto» El Confidencial 2014-07-19 Noiz kontsultatua: 2019-07-08.
  10. «Talboten efektua (II): alfonbraren azpian begiratzen» Zientzia Kaiera (Zientzia Kaiera) 2019-02-05 Noiz kontsultatua: 2019-07-08.
  11. Santiago Entrena, José María Ortuondo. (pdf) Egipto: begirada erromantikoa. (Erakusketa) Oiasso Erromatar Museoa. .
  12. «Rosetta harriaren 'ahizpa' aurkitu dute» Argia Noiz kontsultatua: 2019-07-08.
  13. (Gaztelaniaz) «Hallan una «nueva» piedra Rosetta en Egipto» abc 2015-02-13 Noiz kontsultatua: 2019-07-08.
  14. Galarraga Aiestaran, Ana. (2016). Rosettak argitutako hamaika sekretu. Elhuyar Zientzia.. .

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]