Canon

Wikipedia, Entziklopedia askea
Canon
Canon wordmark.svg
Datuak
Mota multinazionala, kapital irekiko enpresa eta camera manufacturer (en) Itzuli
Industria electrical industry (en) Itzuli eta elektronika
Herrialdea Japonia
Jarduera
Kidetza Linux Fundazioa, Wi-Fi Alliance, SD Association (en) Itzuli eta Wireless Power Consortium
Eskumendekoak
Enplegatuak 194.151 (2013)
Ekoizpena
Agintea
Zuzendaria Fujio Mitarai (en) Itzuli
Egoitza Ōta eta Krefeld
Legezko forma kabushiki gaisha
Zeren jabe
Ekonomia
Diru-sarrerak 3.401.000.000.000 ¥ (2016)
Balore-burtsa New Yorkeko burtsa eta Tokyo Stock Exchange (en) Itzuli
Historia
Sorrera 1937ko abuztuaren 10a
Sortzailea
Sorlekua Ōta
Facebook: CanonItaliaSpA Twitter: CanonUSA Instagram: canonfrance Edit the value on Wikidata

Canon Inc. (japonieraz: キヤノン株式会社 Kiyanon kabushiki-gaisha?) , kamerak, bideokamerak, fotokopiagailuak, eta ordenagailuentzako inprimagailuak bezalako gailu optikoak eta irudia eskuratzeko produktuak egiten dituzten elektronikako multinazional japoniar bat da.

Konpainia 1933an sortu zuten Goro Yoshida eta bere koinatuak, Saburo Uchidak Precision Optical Instruments Laboratory izenarekin. Konpainiaren jatorrizko helburua argazki kameraren kalitatea hobetzeko ikerketa izan zen.

1934ko ekainean lehenengo Canon kamera egin zuten. Kwanon deitu zuten, Kuan Yin miserikordiaren jainkosa budistaren izenean. Hurrengo urtean konpainiak Canon izena hartu zuen irudi modernoago bat emateko helburuarekin. 1987an EOS argazki kamerak merkaturatu zituzten. EOS siglak "electro-optical system" esan nahi dute eta, gainera, EOS jainkosa grekoaren omenez ere hautatu zituzten. Sistema horrek eskuzko ikuspegitik ikuspegi ultrasonikora eta egonkortze optikora eman zuen saltoa. Biak ere, argazkilaritzako reflex kameren munduan Canon etxeak sartuak eta argazkilaritza profesional eta abiadura handikoan estandar bilakatu zirenak. Lehiakideak ere Canon etxearen bidea jarraitu zuten, nahiz eta erabiltzaile kontserbadoreenek ez zuten gustuko izan aldaketa.

Hainbat tresna elektronikoren egilea izan arren, argazkilaritzaren munduan egindako ekarpenarengatik erreferentzia izatearren eta 2002tik full-frame kamera digitalak egiten aitzindari izatearren da ezaguna.

Ikus halaber[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Konpaktu digitalak

SLR digitalak

EOS zinemako kamerak

Bideokamerak

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]