Albistea entzun

Arrauna

Beste bandera bana Arraun Lagunakentzat eta Santurtzirentzat

Etxean nagusitasunez gailendu da Sotera, Hondarribiari 11 segundu aterata, Lugañenek, berriz, bi punturen aldea ateratzen dio Oriori bi jardunaldiren faltan.

Santurtzik arraunlariak garaipena ospatzen, gaur, etxean.
Santurtzik arraunlariak garaipena ospatzen, gaur, etxean. Aritz Loiola / Foku Tamaina handiagoan ikusi

Paulo Ostolaza -

2021eko abuztuak 1 14:21

Liderrak are eta liderrago bilakatu dira gaur Santurtziko (Bizkaia) estropadan. Euskotren Ligan bi jardunaldi soilik geratzen dira liga bukatzeko, garrantzi handia zuen gaurko jardunaldiak, eta Arraun Lagunakek ez du huts egin: sei segundu atera dizkio Oriori, eta bi puntuko errentarekin iritsiko da Zarautzera (Gipuzkoa). Hango bi jardunaldiak azkenak izango dira Euskotren Ligan.

Eusko Label Liga amaitzeko jardunaldi gehiago falta dira, baina geroz eta nabarmenagoa da liga irabazteko lehia bi talderen artekoa izango dela: atzo Bilbon gailendu zen Hondarribia, eta gaur etxeko estropada irabazi duen Santurtzi. Soterak erakustaldia eman du gaur; hasieratik hartu du burua, eta ez dio inori aukerarik eman.

Bigarren sailkatu da Hondarribia 11 segundura, hirugarren bigarren txandan jokatu duen Donostiarra eta laugarren Orio. Eguneko galtzailea Zierbena izan da. Azken asteetako arazoek eragin dietela dirudi, eta zortzigarren amaitu dute bizkaitarrek. Sailkapen nagusian hirugarren jarraitzen dute, baina bi puntu eskasera dute Orio. Lidertzaren lehian, berriz, Santurtzik bost ateratzen dizkio Hondarribiari.

Atzetik aurrera

Santurtziko estropada eremua ez ohikoa da, eta haizearen eta itsasaldiaren arabera oso gogorra ere bai. Hori hasieratik ikusi da gaur: emakumezkoen estropada hustuta amaitu dute arraunlariek. Estropada Oriok hasi du aurretik, baina azken luzean nagusitu da Arraun Lagunak, eta berebiziko garaipena eskuratu du. Oriok, behintzat, ez dio utzi Donostiarrari aurrea hartzen, eta liga irabazteko lehian jarraitzea ahalbidetzen dion bigarren postua ziurtatu du.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

Elaine Thompson-Herah nagusi atzo. ©JUAN IGNACIO RONCORONI / EFE

IZAR BAT KONSTELAZIOAN

Ainara Arratibel Gascon, Berriemaile berezia

Elaine Thompson-Herah jamaikarrak bigarrenez segidan irabazi du 100 metrokoa. Marka olinpikoa ezarri du: 10,61. Shelly-Ann Fraser-Pryce eta Shericka Jackson herrikideak izan ditu alboan.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.