Bidente
Bidente –
Kandela beltzak jartzen dituen emakume horren antzera, edo tarota irakurtzen dakien goizeko ordu txikitan telebistan agertzen den gizon horren modura, gu ere orain bidenteak gara. Etorkizunean zer gerta daitekeen ikus dezakegu, edo gezurra alde batera utzita, ikusi baino asmatzen saiatu edo amestu dezakegu, alegia.
Hortaz, bidente izateko aukera eskaini digute hainbat sortzaileei. “Zein da zuen utopia praktikoa?” galdetu digute, eta nahi izanez gero idatziz bidaltzeko erantzuna, iritzi artikulu formatuan edo bestelakoan. Liburu bat egingo dutela.
Honakoak gara bidenteak: Patricia Urrutia Urieta, Amaia Irazabal Blanco, Iñaki Ziarrusta Hernaez, Itziar Rekalde Luzarraga, Ane Gebara Gonzalez de Axpuru, Gontzal Uribe Cuervo, Marina Suarez Ortiz de Zarate, Horman Poster kolektiboa, Telmo Esnall, Maite Aizpurua, Eneritz Artetxe Aranaz, Formol Laborategia, Oier Guillan Bermudez, Arantzazu Fernandez, eta Josune Velez de Mendizabal.
Eta e-bidentea da irrikitan nagoela irakurtzeko arte eszenikoen etorkizunari buruz lagunek eta kideek egin dituzten hausnarketak eta gogoetak.