Peter Ackroyd

Wikipedia, Entziklopedia askea
Peter Ackroyd
Peter Ackroyd in 2007 (cropped).jpg
Ahotsa
Bizitza
Jaiotza Londres1949ko urriaren 5a (71 urte)
Herrialdea  Erresuma Batua
Hezkuntza
Heziketa Clare College (en) Itzuli
Yale Unibertsitatea
St Benedict's School (en) Itzuli
Hizkuntzak ingelesa
Jarduerak
Jarduerak poeta, idazlea, literatura historialaria, historialaria, eleberrigilea, antzerkigilea, literatura-kritikaria, biografoa eta prosalaria
Jasotako sariak
Kidetza Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Royal Society of Literature (en) Itzuli
Royal Society
Genero artistikoa eleberria
Panfletoa
drama
sketch story (en) Itzuli
IMDb nm1186720

Peter Ackroyd (Londres, 1949ko urriaren 5a) britainiar eleberrigile, biografo eta kritikaria da.

Cambridgeko Unibertsitatean ikasi ondoren, Estatu Batuetara joan zen, Mellon beka eman baitzioten Yale Unibertsitatean ikasteko. 1974tik 1982ra, Spectator egunkariko literatura-zuzendaria izan zen, eta, 1986an, The Timeseko Literatura Saileko buru izendatu zuten. Kazetari-lanetik kanpo, jaioterrian girotuta idatzi dituen eleberriengatik da ezaguna Ackroyd: Londresko sute handia (1982), Oscar Wilderen azken testamentua (1983) eta Hawksmoor (1985), besteak beste. Azken horretan, XVIII. mendeko Nicholas Hawksmoor arkitektoaren bizitza aztertzen du, garai hartako hizkera erabiliz; 1985ean argitaratutako Nobela Onenaren Whitbread saria irabazi zuen. Musika ingelesa (1992) eta sorginkeriaren munduari buruzko Dee doktorearen etxea (1993) dira Ackroyden beste nobela batzuk. Ackroydenk idatzitako biografiak ere biziki goretsi izan ditu kritikak, idazle sonatuen bizitzei dagozkienak, batez ere: Ezra Pound (1984) —Whitbread biografia-saria irabazi zuen— T.S. Eliot (1984), Dickens (1990), Chatterton (1985) —Booker sariko finalista izan zen—, Thomas More (1998), Chaucer (2004) eta William Shakespeare (2005).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]