Percy Adlon

Wikipedia, Entziklopedia askea
Percy Adlon
Bizitza
Jaiotza Munich1935eko ekainaren 1a (85 urte)
Herrialdea  Alemania
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
Heziketa Municheko Unibertsitatea
Hizkuntzak alemana
ingelesa
Jarduerak
Jarduerak zinema zuzendaria, gidoilaria, zinema ekoizlea, telebista-ekoizlea eta dokumentalista
Jasotako sariak

percyadlon.com
IMDB: nm0000727 Allocine: 5953 Allmovie: p79084
Musicbrainz: 457a1049-4b7a-4461-a0a9-7fdf511c0b3b Edit the value on Wikidata

Percy Adlon (Munich, 1935eko ekainaren 1a) alemaniar zinema-zuzendari, gidoigile eta ekoizlea da.

Filologia alemana, artea eta antzerkia ikasi zituen. Irratian hasi zen lanean, kultura eta literaturari buruzko programak eginez. 1970. urtean dokumentalista gisa sartu zen telebistan eta arte-gaietan espezializatu zen. Gero bere produkzio-etxea sortu zuen (Pelemele Film) eta fikziozko zinema egiten hasi zen. Bere lehen film luzeak (Celeste, 1981) Marcel Proustek sortutako munduari buruzko oso ikuspegi berezia ematen du, objektuen, espazio hutsen, sentimenduen, isiltasunen eta bakardadeen bidez eratuz narrazioa. Sugarbabyn (1984) oso istorio sinplea eratu zuen bere musa Marianne Sägebrechetentzat: emakume lodi bakarti bat da, metroko bidaietan xarmatu duen ahotsaren bila ateratzen dena. Gero Estatu Batuetara jo zuen eta bertan Out of Rosenheim edo Bagdad Café (1987) idatzi, zuzendu eta ekoiztu zuen: bizimodua, harremanak ulertzeko bi modu kontrajartzen ditu filmak, giro magiko baten kaosa, eta berriro ere, bakardadea inguru galdu batean. Erabili eta bota egiten duen munduaren aurkako satira egin zuen hurrena Rosalie erosketetara doa (1988) filmean, Estatu Batuetan bizi den emakume alemaniar baten istorio kontatuz. 1990eko hamarkadaren hasieran eremu are bakartiagoa bilatu zuen, eta Alaskara joan zen Salmonberries (1991) filmatzera; beren bakardadea betetzeko beharra duten bi emakumeen elkartzea da, besteen antzera, film honetan ere gaia.

Filmografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]