Jakes Abeberri

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Jakes Abeberri
Bizitza
Izen osoa Jacques Abeberry
Jaiotza Biarritz1930eko apirilaren 25a (90 urte)
Herrialdea  Lapurdi, Euskal Herria
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzak frantsesa
Jarduerak
Jarduerak politikaria eta abokatua
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Enbata

Jakes Abeberri (Biarritz, 1930eko apirilaren 25a - ) lapurtar politikari eta abokatua da.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1930ean jaio zen Miarritzen. Bere gurasoak iheslari oiartzuarrak ziren, karlistaldietatik ihes egin baitzuten. Abokatu ikasketak egin zituen eta horrez gain, kazetari eta politikaria da. Oldarra dantza taldeko zuzendaria izan da eta euskal dantzetan oso aditua da. 1977an, Euskal Dantzarien Biltzarrak Jakes hautatu baitzuen elkarteko lehendakari. 1991n, Miarritzeko alkateorde hautatu zuten abertzale, berde eta independenteez osatutako koalizioan zegoelarik.

1996an, Enbata aldizkariko zuzendaria zelarik, epaitua izan zen Ekaitza aldizkariko zuzendaria eta Herriaren Aldeko kide batekin batera GAL erakundea laguntzen ibili ziren Frantziako polizia batzuen izen-deiturak agertarazteagatik[1]. Joël Cathala, Michel Helie eta Alain Etxeto poliziek difamazio salaketa ezarri zieten[2][3]. 1996ko otsailean epaituak izan ziren eta 1996ko martxoan isuna ordaintzera zigortu zituzten bera eta Herriaren Aldeko Jakes Bortairu. Ekaitza zuritua izan zen prozedura akats batengatik. Enbatak 210.000 libera ordaindu zituen estatuak Abeberriren ondasunak ez bahaitzeko[4].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Biografia
Lapurdi
Artikulu hau Lapurdiko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.