Aitziber Agirre

Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau aurkezleari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Agirre».
Aitziber Agirre
Aitziber Agirre 2019.jpg
Bizitza
JaiotzaGasteiz, 1974 (47/48 urte)
Herrialdea Araba, Euskal Herria
Jarduerak
Jarduerakbiokimikaria, unibertsitateko irakaslea eta telebista aurkezlea
KidetzaElhuyar Fundazioa
Udako Euskal Unibertsitatea

Inguma: aitziber-agirre-ruiz-de-arkaute

Aitziber Agirre Ruiz de Arkaute (Gasteiz, 1974) biokimikan doktorea da, eta, ofizioz, zientzia-kazetaria.

Ikertzailea biokimikan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2003an defendatutako doktore-tesian aztertu zuen zelula-mintzak nola ezegonkortzen diren produktu biraletan bidez. Ziklo biraletan, zenbait prozesuk zelula-mintzaren hesiaren perturbazioa eskatzen dute, hala nola fusioa, fusio-proteinek sustatua, eta iragazkortasuna, biporinek eragindakoa. Besteak beste, poliomelitisaren birusaren 2B biporinak mintzak iragazkortzeko duen gaitasuna eta azpiko mekanismo molekularra aztertu zituzten. Horretarako, eta biologia molekularreko, biokimikoko eta biofisikoko tekniketan eta mintzaren ereduetan oinarritutako diziplina anitzeko azterketa egin zuten.[1]

Zientzia-kazetaria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Elhuyar Zientzia eta Teknologia aldizkarian erregularki 2001az geroztik. 200 artikulu baino gehiago idatzi ditu,[2] eta aldizkariaren zuzendaria da 2015etik, Eider Carton-ek utzi zuenetik.[3][4]

Elhuyar Fundaziorako lan egiteaz gain, ETB1 eta ETB2rako Teknopolis telebista-programa aurkezten du. Saioa aurkeztu baino lehen, erredaktore-lanetan ibili zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Agirre Ruiz de Arkaute, Aitziber. (2003). «Desestabilización de membranas por productos virales: peptidos de fusión y viroporinas» www.educacion.gob.es (Teseo tesis) (Noiz kontsultatua: 2020-04-19).
  2. Agirre Ruiz de Arkaute, Aitziber. (2020). Egindako artikuluak. Elhuyar Fundazioa.
  3. «Aitziber Agirre Ruiz de Arkaute da Elhuyar aldizkariaren zuzendari berria» Elhuyar (Noiz kontsultatua: 2020-04-19).[Betiko hautsitako esteka]
  4. «Aitziber Agirre Ruiz de Arkaute :: Inguma - Euskal komunitate zientifikoaren datu-basea» www.inguma.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-19).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]