UEMAk bat egin du Netflix Euskaraz ekimenaren agerraldiarekin eta aldarriekin, besteak beste “ikus-entzunezkoetan euskararen presentzia legez arautzeko” beharra nabarmena delako

Netflix Euskaraz ekimenak agerraldia egin du gaur eguerdian Durangon, milaka sinadura aurkeztu eta euskarak ikus-entzunezkoetan duen presentziaren inguruko kezka agertzeko, egoera iraultzeko urratsak eskatzearekin batera. Euskalgintzako eta ikus-entzunezko sektoreko hainbat eragileren babesa izan dute ekimenaren sustatzaileek, eta tartean izan da...
Irakurri osorik »

Xabi Xsakara: “Ederra da gazteria euskararen inguruan kontzientziatzeko horrelako bideoak zabaltzea”.

Arnasa gara kanpainaren baitako aste honetako bideoaz solasean aritu ziren atzo arratsaldean Xabi Xsakara (Bermeo, 1997) musikaria eta Nagore Arin kazetaria, zuzenean, Berria egunkariaren Instagram kontuan. Hiru Damatxok ekoitzitako esketxak udalerri euskaldunetako eta arnasguneetako herritarrek izan dezaketen antena efektua erakusten...
Irakurri osorik »

Sambou Diaby: “Ez du zentzurik etorkinei erdaraz hitz egiteak eta gero etorkinek euskaraz hitz egin dezaten nahi izateak”

Arnasa gara kanpainaren baitako aste honetako bideoaz solasean aritu ziren atzo arratsaldean Sambou Diaby (Zumaia, 1999) aktorea eta Nagore Arin kazetaria, zuzenean, Berria egunkariaren Instagram kontuan. Hiru Damatxok ekoitzitako esketxaren harira, bertan ikusten denarekin erabat identifikatuta sentitu dela adierazi zuen...
Irakurri osorik »

“Zuek erdaraz egiteko ohitura izatea ez da kasualitate hutsa”

Udalerriak euskalduntzeko egitasmoen baitan, azken urteotan UEMAren zerbitzuen katalogotik udalek gehien eskatzen duten tailerretako bat da arnasguneei eta udalerri euskaldunei buruzkoa. Izan ere, ezagutzaren eta erabileraren arteko arrakalaz ohartuta, ikasleentzako berariaz sortutako Hedatu hezkuntza proiektuaz gain, erabileraren inguruko hausnarketa eragin...
Irakurri osorik »
Itzuli gora
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.