1999
Jump to navigation
Jump to search
Daturen bat gaineratzen baduzu, egunaren lotura segi dezakezu han ere sartzeko. Eskerrik asko!
1999. urtea | |
---|---|
Kronologia | |
Mendeak | XIX.a • XX.a • XXI.a |
Hamarkadak | 1970(e)koa • 1980(e)koa • 1990(e)koa • 2000(e)koa • 2010(e)koa |
Urteak | 1996 • 1997 • 1998 • 1999 • 2000 • 2001 • 2002 |
Beste egutegi batzuetan | |
Gregoriotar egutegia |
1999 MCMXCIX |
Ab urbe condita | 2752 |
Armeniar egutegia |
1448 ԹՎ ՌՆԽԸ |
Bahá'í egutegia | 155 – 156 |
Bengaliar egutegia | 1406 |
Berber egutegia | 2949 |
Egutegi budista | 2543 |
Myanmarko egutegia | 1361 |
Bizantziar egutegia | 7507 – 7508 |
Koptoen egutegia | 1715 – 1716 |
Etiopiar egutegia | 1991 – 1992 |
Hebrear egutegia | 5759 – 5760 |
Egutegi hinduak | |
Bikram Samwat | 2055 – 2056 |
Shaka Samvat | 1921 – 1922 |
Kali Yuga | 5100 – 5101 |
| |
Iraniar egutegia | 1377 – 1378 |
Islamiar egutegia | 1419 – 1420 |
Korear egutegia | 4332 |
Thailandiar eguzki egutegia | 2542 |
Unix denbora | 915148800 – 946684799 |
Holozeniar egutegia | 11999 |
Gertaerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskal Herria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Urtarrilaren 30a - Gara egunkariaren lehen alea kaleratu zen.
- Otsailaren 16a - Pierce Brosnanen "The World is not Enough" James Bondi buruzko filmearen lehen eszena filmatu zen Bilbon.
- Otsailaren 19a - Hiru langile hil ziren lan-istripuan Bilboko aireportuaren zabaltze lanetan.
- Martxoaren 1a - Bilboko Consulado zinemak atea itxi zituen.
- Martxoaren 3a - Renfe Aldiriakeko Bilboko hegoaldeko linea berria zabaldu zen San Mames eta Abando artekoa, ordurarte itsasadarraren alboan zihoana ordezkatuz.
- Martxoaren 7a - Pepe Rei Egin egunkariko kazetaria atxilotu zuten ustez ETAri lagundu izana leporatuz.
- Martxoaren 21a - Jose Luis Geresta Mugika etakidea hilik agertu zen Errenterian.
- Ekainaren 13a - 1999ko Nafarroako Parlamenturako hauteskundeak.
- Abuztuaren 6a - Baltasar Garzon epaileak Egin egunkaria berriz zabaltzea erabaki zuen ETAren su-etenaren kontextuan.
- Irailaren 18a - EAJ, EA eta EH alderdiek Euskal Herriko udaletako hautetsien elkartea, Udalbiltza, sortu zuten.
- Irailaren 21a - Bilboko Astoria zinemak ateak itxi zituen.
- Urriaren 2a - Carlos Iturgaiz EAEko Alderdi Popularreko buru aukeratu zuten bigarren aldiz.
Mundua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Urtarrilaren 1a - Euroa Europar Batasuneko txanpon bakar moduan jartzea erabaki zen.
- Otsailaren 2a - Hugo Chavez Venezuelako presidente moduan zin egin zuen.
- Apirilaren 20a - Columbineko sarraskia: AEBetako Coloradoko izen bereko udalerriko institutu batean bi ikasleek erasoaldi masiboa gauzatu eta 15 lagun hil eta 24 zauritu zituzten.
- Maiatzaren 2a - Mireya Moscoso Panamako lehenengo emakume presidente bilakatu zen.
- Maiatzaren 30a - 52 pertsona hil ziren Bielorrusiako Minsk hirian egiten ari zen kontzertu batean egondako jende pilaketan.
- Ekainaren 10a - Kosovoko gerra amiatu zen.
- Uztailaren 9a - Romano Prodik zuzenduriko Europar Komisio berria eratu zen, aurreko komisioaren ustelkeria kasuak atzera uzteko asmoarekin.
- Irailaren 21a - Taiwango zentroan 7,3 graduko lurrikara izan zen. 2.415 hildako eta 11.305 zauritu eragin zituen.
- Urriaren 4a - Austriako hauteskundeak zentro-eskuinak irabazi zituen eta Joerg Haiderren esker-muturreko alderdiak botuen bosten bat lortu zuen.
- Urriaren 12a - Pervez Musharraf jeneralak gidatutako estatu kolpean Nawaz Sharif lehen ministroa kanporatu zuen Pakistanen.
- Munduko biztanleria 6.000 milioi pertsonara ailegatu zen.
- Urriaren 18a - Javier Solana NATO erakundea utzi eta Europar Batasuneko kanpo arazoetarako ordezkari bihurtu zen.
- Azaroaren 1a - EgyptAir hegazkin konpainiako hegazkin bat Ozeano Atlantikora erori zen bertan zihoazen 217 bidaiariak hil zirelarik.
- Abenduaren 4a - Bost pertsona hil ziren Austriako Innsbruckeko eski estazioan egindako txapelketa bat amaitzean egondako jende pilaketan.
- Abenduaren 14a - Ameriketako Estatu Batuek Panamako Kanalaren gaineko kontrola Panamari eman zioten sinbolikoki, 100 urtez amerikarrek kanala ustiatu eta gero.
- Abenduaren 16a - Euriteek 30.000 hildako baino gehiago eragin zituzten Venezuelan.
- Abenduaren 19a - Macau Txinako lurralde bihurtu zen, Portugalen esku 443 urte egon eta gero.
- Abenduaren 31 - Munduan urduritasuna zabaldu zen "2000 efektua" dela eta, azkenean ezer gertatu ez zen arren.
Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Urtarrilaren 13a - Brasilgo krisi ekonomikoak mundu guztiko burtsa guztietan beherakada handiak eragin zituen, krisialdia Hego Amerikan zehar hedatuko zenaren beldurragatik.
- Uztailaren 19a - Gasteizko Daewoo enpresako langileek hiru hilabete iraun zituen greba hasi zuten.
Arte eta kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Martxoaren 19tik martxoaren 28ra 11. Korrika ospatu zen, Iruñea eta Donostia artean.
- Martxoaren 21a - 1999ko Nafarroako Bertsolari Txapelketan Bittor Elizagoienek bere bigarren txapela jantzi zuen.
- Ekainaren 29a - Andoni Ortuzar EITB taldeko zuzendari aukeratu zuten.
- Abenduaren 19a - 1999ko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa herri arteko txapelketa eran ospatu zen. Zarautz Jai Txiki taldea izan zen irabazle.
Zientzia eta teknologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Abenduaren 22a - Zientzialari talde batek gizakiaren egitura molekularra hobetu ulertzen lagunduko zuen 22. kromosoma aurkitu zuen.
Kirolak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Ekainaren 5a - Marco Pantani Italiako Girotik kanporatu zuten odol analisi batean legezkoa baino hematokrito tasa altuagoa izateagatik.
- Uztailaren 25a - Lance Armstrongek lehen aldiz irabazi zuen Frantziako Tourra.
Jaiotzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Urtarrila[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Urtarrilaren 1a - Sergio Moreno, nafar futbolaria.
- Urtarrilaren 3a - Amaia Romero, nafar abeslaria.
- Urtarrilaren 9a - Gorka Zabarte, arabar futbolaria.
- Urtarrilaren 10a - Natalia Lacunza, nafar abeslaria.
Otsaila[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Otsailaren 2a - Martin Zubimendi, gipuzkoar futbolaria.
- Otsailaren 4a - June Arbeo Sarriugarte, bizkaitar atleta.
- Otsailaren 14a - Iván Martín Núñez, espainiar futbolaria.
- Otsailaren 28a - Luka Dončić, esloveniar saskibaloi jokalaria.
Martxoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Martxoaren 9a - Fuka Nagano, japoniar futbolaria.
- Martxoaren 11 - Farah Boufadene, aljeriar gimnasta.
- Martxoaren 30a - Unai Mendikote, bizkaitar saskibaloi jokalaria.
Apirila[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Apirilaren 14a - Modibo Sagnan, frantziar futbolaria.
Maiatza[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Maiatzaren 7a - Aroa Gorostiza, bizkaitar txirrindularia.
- Maiatzaren 11 - Jon Mariezkurrena, Mariezkurrena II.a, nafar pilotaria.
Ekaina[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Ekainaren 9a - Alex Sola, gipuzkoar futbolaria.
- Ekainaren 12a - Unai Iribar, gipuzkoar txirrindularia.
- Ekainaren 27a - Aitana, kataluniar abeslaria eta konpositorea.
Uztaila[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Uztailaren 2a - Jesus Areso, nafar futbolaria.
- Uztailaren 5a - Daniel Vivian, arabar futbolaria.
- Uztailaren 30a - Riko Ueki, japoniar futbolaria.
Abuztua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Abuztuaren 2a - Mark Lee, Kanadako rapero, abeslari, dantzari eta musikagile korearra.
- Abuztuaren 15a - Maria Blanco, nafar futbolaria.
- Abuztuaren 16a - Jon Alberdi, gipuzkoar pilotaria.
- Abuztuaren 26a - Damaris Egurrola, eusko-estatubatuar futbolaria.
- Abuztuaren 29a - Iker Salaberria, nafar pilotaria.
Iraila[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Irailaren 5a - Sergio Cubero, bizkaitar futbolaria.
- Irailaren 7a - Michelle Creber, kanadar aktorea.
- Irailaren 7a - Esti Lopez, gipuzkoar aktorea.
- Irailaren 19a - Aiko Sugihara, japoniar gimnasta artistikoa.
- Irailaren 21a - Alexander Isak, eritrear jatorriko suediar futbolaria.
- Irailaren 25a - Maialen Oiartzabal, gipuzkoar eskiatzaile akrobatikoa.
Urria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Urriaren 26a - Camille Eliceche, frantziar futbolaria.
- Urriaren 27a - María Martínez de Alegría, arabar saskibaloi jokalaria.
Azaroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Azaroaren 9a - Karol Sevilla, mexikar aktorea eta abeslaria.
- Azaroaren 10a - João Félix, portugaldar futbolaria.
- Azaroaren 21a - Hinata Miyazawa, japoniar futbolaria.
Abendua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Abenduaren 22a - Javier Martínez Calvo, espainiar futbolaria.
- Abenduaren 27a - Saori Takarada, japoniar futbolaria.
Egun ezezaguna edo zehaztugabea[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Mattin Lerissa, baxenafar abeslaria, ohiko kantugintzan eta folk musikan kantautorea.
- Hunter Schafer, estatubatuar modeloa, aktorea eta LGTB pertsonen eskubideen ekintzailea.
Heriotzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Urtarrila[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Urtarrilaren 4a - Kisshomaru Ueshiba, aikidoko japoniar maisua (j. 1921).
- Urtarrilaren 4a - José Vela Zanetti, espainiar margolaria (j. 1913).
- Urtarrilaren 6a - Michel Petrucciani, frantziar jazz-pianista, musikagilea eta orkestra-zuzendaria (j. 1962).
- Urtarrilaren 8a - Peter Seeberg, daniar idazlea (j. 1925).
- Urtarrilaren 14a - Jerzy Grotowski, poloniar antzerki-zuzendaria (j. 1933).
- Urtarrilaren 14a - Aldo van Eyck, nederlandar arkitektoa, Herbehereetako estrukturalismoaren aitzindaria (j. 1918).
- Urtarrilaren 20a - Josefina Pla, espainiar idazle eta irakaslea (j. 1903).
- Urtarrilaren 21a - Susan Strasberg, estatubatuar aktorea (j. 1938).
- Urtarrilaren 23a - Suceso Portales, extremadurar anarkofeminista, Mujeres Libres erakundean parte hartzeagatik nabarmendua (j. 1904).
- Urtarrilaren 27a - Gonzalo Torrente Ballester, espainiar eleberrigilea (j. 1910).
Otsaila[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Otsailaren 4a - Luigi Bernabò Brea, italiar arkeologoa (j. 1910).
- Otsailaren 5a - Carmen Kurtz, kataluniar idazlea (j. 1911).
- Otsailaren 5a - Wassily Leontief, errusiar-estatubatuar ekonomialaria, 1973ko Ekonomiako Nobel Saria (j. 1905).
- Otsailaren 7a - Hussein I.a Jordaniakoa, Jordaniako erregea (j. 1935).
- Otsailaren 8a - Iris Murdoch, irlandar idazlea eta filosofoa (j. 1919).
- Otsailaren 8a - Luis Sánchez Polack, Tip, espainiar umorista eta antzezlea (j. 1926).
- Otsailaren 15a - Henry Way Kendall, estatubatuar fisikaria, 1990eko Fisikako Nobel Saria (j. 1926).
- Otsailaren 19a - Pedro Méndez, Madrilen jaiotako gipuzkoar igerilari olinpikoa (j. 1904).
- Otsailaren 21a - Gertrude Belle Elion, estatubatuar biokimikari eta farmakologista, 1988ko Medikuntzako Nobel Saria (j. 1918).
- Otsailaren 23a - Heinrich Schmid, suitzar hizkuntzalaria, erromantxera batuaren sortzailea (j. 1921).
- Otsailaren 25a - Glenn Theodore Seaborg, estatubatuar kimikaria, 1951ko Kimikako Nobel Saria (j. 1912).
Martxoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Martxoaren 2a - Dusty Springfield, britainiar abeslaria (j. 1939).
- Martxoaren 3a - Gerhard Herzberg, alemaniar fisikaria, 1971ko Kimikako Nobel Saria (j. 1904).
- Martxoaren 5a - Maurice Jouvet, lapurtar aktorea (j. 1923).
- Martxoaren 6a - Isa bin Salman Al Khalifa, Bahraingo emirra (j. 1933).
- Martxoaren 7a - Stanley Kubrick, estatubatuar zinema zuzendari, argazkigile, gidoilari eta ekoizlea, XX. mendeko zuzendari eraginkorrenetakoa (j. 1928).
- Martxoaren 8a - Adolfo Bioy Casares, argentinar kazetari, itzultzaile eta idazlea (j. 1914).
- Martxoaren 8a - Joe DiMaggio, estatubatuar beisbol jokalaria (j. 1914).
- Martxoaren 9a - Eladio Viñuela, espainiar kimikari eta biologo molekularra, biologia molekularraren aitzindarietako bat Espainian (j. 1937).
- Martxoaren 10a - Oswaldo Guayasamín, ekuadortar pintore eta eskultorea (j. 1919).
- Martxoaren 12a - Felipe Alfau, kataluniar idazlea (j. 1902).
- Martxoaren 12a - Yehudi Menuhin, estatu batuetan jaiotako biolinista eta orkestra zuzendaria, XX. mendeko biolinista ospetsuenetako bat (j. 1916).
- Martxoaren 13a - Ramón Lekuona, gipuzkoar futbolaria (j. 1913).
- Martxoaren 15a - Harry Callahan, estatubatuar argazkilaria (j. 1912).
- Martxoaren 15a - Ignazio Gardella, italiar arkitektoa (j. 1905).
- Martxoaren 16a - Gratien Gélinas, kanadar antzerkigilea (j. 1909).
- Martxoaren 17a - Hildegard Peplau, erizaintzaren teoriko estatubatuarra (j. 1909).
- Martxoaren 19a - José Agustín Goytisolo, espainiar olerkari eta saiakeragilea (j. 1928).
- Martxoaren 19a - Juanita Reina, espainiar antzezle eta kantaria (j. 1925).
- Martxoaren 21a - Jean Guitton, frantziar filosofo, idazle eta pentsalaria (j. 1901).
- Martxoaren 27a - Ernestina Champourcin, 27ko belaunaldiko gasteiztar idazlea (j. 1905).
- Martxoaren 30a - Michel Etxeberri, frantsesezko lapurtar aktorea (j. 1919).
Apirila[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Apirilaren 3a - Jean Pinatel, lapurtar kriminologo eta katedraduna (j. 1913).
- Apirilaren 5a - Giulio Einaudi, italiar liburu-argitaratzailea (j. 1912).
- Apirilaren 9a - Ibrahim Baré Maïnassara, Nigerko presidentea (j. 1949).
- Apirilaren 9a - Raúl Silva Henríquez, txiletar kardinala (j. 1907).
- Apirilaren 10a - Fatafehi Tuʻipelehake, Tongako printzea (j. 1922).
- Apirilaren 24a - Ramón Vizcaíno, bizkaitar enpresa-gizona (j. 1907).
- Apirilaren 26a - Pio Lindegaard, Zornotzako daniarra, Danimarkako kontsula Bilbon eta jazz musikan aditua (j. 1920).
- Apirilaren 27 - Enrique Sáinz, euskal belar hockey jokalaria (j. 1917).
- Apirilaren 28a - Alf Ramsey, britainiar futbolaria eta entrenatzailea, bere herrialdean sari gehien jaso zituen futbolaria (j. 1920).
- Apirilaren 28a - Arthur Leonard Schawlow, estatubatuar fisikaria, 1981eko Fisikako Nobel Saria (j. 1921).
Maiatza[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Maiatzaren 2a - Oliver Reed, ingeles aktorea (j. 1938).
- Maiatzaren 3a - Anbrosio Zatarain Etxebeste, gipuzkoar idazlea (j. 1912).
- Maiatzaren 5a - Luis Aranburu, gasteiztar organista eta musikagilea (j. 1905).
- Maiatzaren 8a - Edward Abraham, britainiar biokimikaria (j. 1913).
- Maiatzaren 8a - Dirck Bogarde, ingeles aktorea (j. 1921).
- Maiatzaren 13a - Gene Sarazen, estatubatuar golfaria (j. 1902).
- Maiatzaren 17a - Jose Ignazio Urbieta, gipuzkoar futbolaria, dekoratzailea eta erraldoien zein buruhandien fabrikatzailea (j. 1915).
- Maiatzaren 18a - Augustus Pablo, jamaikar reggae eta dub musikari eta ekoizlea (j. 1954).
- Maiatzaren 19a - Jeanne Monteil, lapurtar olerkaria (j. 1924).
- Maiatzaren 22a - Loleh Bellon, lapurtar antzezlea (j. 1925).
- Maiatzaren 24a - Ramon Rubial, bizkaitar politikari sozialista, Eusko Kontseilu Nagusikoko lehenengo Presidentea (j. 1906).
Ekaina[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Ekainaren 1a - Olivier Debré, frantziar margolaria (j. 1920).
- Ekainaren 1a - Torcuato Luca de Tena, Luca de Tenako markesa, espainiar idazle eta kazetaria (j. 1923).
- Ekainaren 1a - Cris Miró, argentinar aktorea, dantzaria eta vedettea, Argentinan ospea lortu zuen lehen emakume transgeneroa (j. 1965).
- Ekainaren 9a - Maurice Journeau, lapurtar musikagilea (j. 1898).
- Ekainaren 11 - DeForest Kelley, estatubatuar aktore, gidoigile, olerkari eta abeslaria (j. 1920).
- Ekainaren 14a - Osvaldo Dragún, argentinar dramagilea (j. 1929).
- Ekainaren 15a - Éliane Jeannin-Garreau, Frantziako Erresistentziako lapurtar kidea (j. 1911).
- Ekainaren 17a - Paul-Émile de Souza, Dahomeyko presidentea (j. 1930).
- Ekainaren 19a - Mario Soldati, italiar zinemagile eta idazlea (j. 1906).
- Ekainaren 21a - Karl Krolow, alemaniar idazlea (j. 1915).
- Ekainaren 25a - Roger Saubot, lapurtar arkitektoa (j. 1931).
- Ekainaren 27a - Begoña Izquierdo, euskal margolari figuratiboa eta ilustratzailea (j. 1926).
- Ekainaren 27a - Georgios Papadopulos, Greziako presidente eta diktadorea (j. 1919).
- Ekainaren 28a - Sara Soto, bizkaitar musikagilea (j. 1941).
- Ekainaren 30a - Édouard Boubat, Frantziako gerra-ondorengo argazkilari eta argazki-berriemale ospetsua (j. 1923).
Uztaila[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Uztailaren 1a - Edward Dmytryk, kanadar-estatubatuar zinema zuzendaria (j. 1908).
- Uztailaren 1a - Joshua Nkomo, Zimbabweko politikari beltz abertzalea (j. 1917).
- Uztailaren 1a - Sylvia Sidney, estatubatuar aktorea (j. 1901).
- Uztailaren 2a - Mario Puzo, estatubatuar idazlea (j. 1920).
- Uztailaren 3a - Pelageya Polubarinova-Kotxina, sobietar matematikari eta zientzialaria (j. 1899).
- Uztailaren 5a - C. Walton Lillehei, estatubatuar kirurgialaria, pertsona bati bihotza irekita ebakuntza egin zion lehen kirurgialaria (j. 1918).
- Uztailaren 6a - Joaquín Rodrigo, espainiar musikagilea (j. 1901).
- Uztailaren 8a - Charles Conrad, estatubatuar astronauta eta militarra (j. 1930).
- Uztailaren 9a - Jose Antonio Loidi, gipuzkoar idazlea, euskarazko lehen polizia eleberria idatzi zuena (j. 1916).
- Uztailaren 16a - John Fitzgerald Kennedy Jr., John F. Kennedyren semeetako bat, hegazkin istripuan (j. 1960).
- Uztailaren 16a - André Martinet, frantziar hizkuntzalaria eta euskalaria (j. 1908).
- Uztailaren 16a - Alfred Raoul, Kongoko Errepublikako presidentea (j. 1938).
- Uztailaren 22a - Claudio Rodríguez, espainiar idazlea (j. 1934).
- Uztailaren 23a - Hassan II.a Marokokoa, Marokoko erregea (j. 1929).
- Uztailaren 26a - Trygve Haavelmo, norvegiar idazlea, 1989ko Ekonomiako Nobel Saria (j. 1911).
- Uztailaren 29a - Anatoli Solovianenko, sobietar tenorra (j. 1932).
Abuztua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Abuztuaren 1a - Paloma Miranda de Lage, donostiar historiagilea eta ikerlaria (j. 1943).
- Abuztuaren 4a - Ramon Lavin, bizkaitar igerilari olinpikoa (j. 1962).
- Abuztuaren 4a - Victor Mature, estatubatuar aktorea (j. 1913).
- Abuztuaren 10a - Bernardo Estornes, nafar kulturagilea eta euskal idazlea (j. 1907).
- Abuztuaren 15a - Olga Orozco, argentinar idazlea, olerkaria, kazetaria, itzultzailea eta gidoilaria (j. 1920).
- Abuztuaren 24a - Alexandre Lagoya, egiptoar-frantziar gitarrista, nazioarteko gitarrista bakarlari ospetsuenetako bat (j. 1929).
- Abuztuaren 27a - Helder Câmara, Faveletako gotzaina, brasildar erlijio-gizona (j. 1909).
Iraila[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Irailaren 4a - Emilio Aldekoa, euskal herritar futbolari eta entrenatzailea (j. 1922).
- Irailaren 8a - Birgit Cullberg, suediar dantzaria eta koreografoa (j. 1908).
- Irailaren 10a - Alfredo Kraus, espainiar tenorra (j. 1927).
- Irailaren 12a - Begoña Sopelana, bizkaitar maistra eta soziologoa, emakume aitzindaria lankidetzan (j. 1944).
- Irailaren 22a - George C. Scott, estatubatuar aktorea (j. 1927).
Urria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Urriaren 3a - Akio Morita, japoniar enpresa-gizon ospetsuenetakoa (j. 1921).
- Urriaren 6a - Amália Rodrigues, Rainha do Fado, portugaldar abeslaria, fadista klasiko ezagunenetarikoa (j. 1920).
- Urriaren 9a - João Cabral de Melo Neto, brasildar idazlea (j. 1920).
- Urriaren 9a - Milt Bags Jackson, estatubatuar jazz bibrafono-jolea (j. 1923).
- Urriaren 9a - Morris West, australiar idazlea (j. 1916).
- Urriaren 12a - Wilt Chamberlain, estatubatuar saskibaloi-jokalaria, NBAko inoizko hoberenetarikoa (j. 1936).
- Urriaren 14a - Julius Nyerere, lehendabiziko Tanzaniako presidentea (j. 1922).
- Urriaren 15a - Juan Ramón Santiago, bizkaitar futbolari eta futbol entrenatzailea (j. 1912).
- Urriaren 16a - Xebe Peña, gipuzkoar mendizale eta ibiltaria (j. 1907).
- Urriaren 18a - Herbert Heckmann, alemaniar idazlea (j. 1930).
- Urriaren 19a - Nathalie Sarraute, errusiar-frantziar idazlea (j. 1900).
- Urriaren 20a - Jack Lynch, Irlandako Errepublikako laugarren Taoiseacha (j. 1917).
- Urriaren 21a - Horst Krüger, alemaniar idazlea (j. 1919).
- Urriaren 23a - Jean Dauger, lapurtar errugbilaria (j. 1919).
- Urriaren 25a - Payne Stewart, estatubatuar golfaria, hegazkin-istripuan (j. 1957).
- Urriaren 27a - Charlotte Perriand, frantziar arkitekto eta diseinatzailea (j. 1903).
- Urriaren 28a - Rafael Alberti, espainiar olerkaria (j. 1902).
- Urriaren 30a - Uxío Novoneyra, galiziar idazlea (j. 1930).
- Urriaren 30a - Nise da Silveira, brasildar psikiatra eta psikoanalista (j. 1905).
- Urriaren 30a - Herbert Southworth, estatubatuar historialaria (j. 1908).
- Urriaren 31 - Denise Bellon, Ipar Euskal Herrian bizi izandako frantziar argazkilaria (j. 1902).
Azaroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Azaroaren 3a - Ian Bannen, eskoziar aktorea (j. 1928).
- Azaroaren 4a - Inazio Eizmendi, Basarri, gipuzkoar bertsolaria, kazetaria eta euskal idazlea, XX. mendeko bertsolari nagusienetakotzat hartua (j. 1913).
- Azaroaren 7a - Julio Goien, nafar espeleologoa, Argentinako espeleologiaren aintzindarietako bat (j. 1941).
- Azaroaren 11 - Vivian Ernest Fuchs, britainiar geologo eta ikertzailea (j. 1908).
- Azaroaren 16a - Daniel Nathans, estatubatuar mikrobiologo eta sendagilea, 1978ko Medikuntzako Nobel Saria (j. 1928).
- Azaroaren 17a - Enrique Urquijo, espainiar musikagilea, abeslaria, baxu-jotzailea eta gitarra-jotzailea (j. 1960).
- Azaroaren 20a - Amintore Fanfani, Italiako 32. lehen ministroa (j. 1908).
- Azaroaren 29a - Andrée Grandjean, belgikar abokatu eta erresistentea, Euskal Herrian bizi izandakoa (j. 1910).
Abendua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Abenduaren 10a - Rick Danko, kanadar musikari, baxu-jotzaile, abesti egile eta abeslaria, The Band taldeko kidea (j. 1943).
- Abenduaren 10a - Franjo Tuđman, lehendabiziko Kroaziako presidentea (j. 1922).
- Abenduaren 18a - Robert Bresson, frantziar zinemagilea (j. 1901).
- Abenduaren 18a - Manuel Matxain, gipuzkoar bertso-jartzailea (j. 1916).
- Abenduaren 19a - Desmond Llewelyn, galestar aktorea (j. 1914).
- Abenduaren 20a - Hank Snow, kanadar-estatubatuar country abeslaria (j. 1914).
- Abenduaren 24a - João Baptista da Oliveira Figueiredo, Brasilgo presidentea (j. 1918).
- Abenduaren 26a - Shankar Sharma, Indiako presidentea (j. 1918).
- Abenduaren 29a - Jesús Aizpún, nafar politikaria, hainbat alderdiren sortzailea, euren artean UPN (j. 1928).
- Abenduaren 31 - Paul-Alain Léger, frantziar armadako ofizial paraxutista (j. 1920).
Egun ezezaguna edo zehaztugabea[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Iraila - Dolores Salís, gipuzkoar eskulturagile eta zeramikaria (j. 1899).
- Felipe Lizaso Eizmendi, Muskilarri, euskal idazlea (j. 1908).
- Jose Antonio Agote, mediku traumatologo euskalduna (j. 1953).
- Luzia Sagastasoloa, bizkaitar andereñoa (j. 1911).
- Migel Laburu, gipuzkoar idazlea, ikertzailea, historialaria eta itsas-modelogilea (j. 1918).
- Mixel Epherre, zuberoar euskaltzale eta abertzalea (j. 1932).
- Leandro Silván López-Almoguera, madrildar ingeniaria, Euskal Herriko zeramikan aditua (j. 1901).
- Louis Boyer, frantziar astronomoa (j. 1901).
Nobel saridunak:[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Fisika: Gerardus 't Hooft, Martinus J.G. Veltman
- Kimika: Ahmed H. Zewail
- Literatura: Günter Grass
- Medikuntza: Günter Blobel
- Ekonomia: Robert Mundell
- Bakea: Médecins Sans Frontières (MSF)
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Denbora unitateak | ||
---|---|---|
attosegundo • femtosegundo • pikosegundo • nanosegundo • mikrosegundo • milisegundo • segundo
|