Viena

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Viena
 Austria
Collage von Wien.jpg
Viena bandera

Viena armarria

Administrazioa
Herrialdea  Austria
Estatua  Viena
Izen ofiziala Wien
Postakodea 1000–1239, 1400, 1402, 1251–1255, 1300–1301, 1421, 1423, 1500, 1502–1503, 1600–1601, 1810, 1901
Geografia
Koordenatuak 48° 12′ 30″ N, 16° 22′ 23″ E / 48.20833°N,16.373064°E / 48.20833; 16.373064Koordenatuak: 48° 12′ 30″ N, 16° 22′ 23″ E / 48.20833°N,16.373064°E / 48.20833; 16.373064
Viena hemen kokatua: Austria
Viena
Viena
Viena (Austria)
Azalera 414,65 km²
Demografia
Biztanleria 1.840.573±0 biztanle
Herritarra vienar[1]
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia 01
Webgunea http://www.wien.gv.at

Viena[1] (alemanez: Wien, viːn ahoskatua) Europa Erdialdeko hiria da, Danubio ibaiaren ertzetan kokatua dagoena, Alpeetako lehenengo haranetan. Austriako hiriburua da, eta herrialdea osatzen duten estatu batekoa ere (Bundesland Wien).

Bere gaur egungo biztanleria 1.670.347 pertsonetakoa da [2] (ikus, 2007ko datuak), Austriako gune kultural eta politikorik handiena delarik. Gune metropolitarrak 2,3 miloi pertsonetako biztanleria du, eta hizkuntza ofiziala alemaniera da.

Hiriak historia luzea du, Europa osoko hiribururik zaharrenetarikoa baita. Horren ondorioz, ondare artistiko eta kulturala izugarria da. XIX. mendean zehar, munduko musika-hiribururik garrantzitsuenetarikoa izan zen, eta XX. mendean, filosofia, pentsaera eta eztabaida politikoaren gune nabarmena ere.

Vienako ikuspegi bat.

Etimologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Viena izenak zelta jatorria du, eta «hiri zuria» esan nahi bide zuen, zenbait ikerlariren iritziz. Antzinako erromatarrek Vindobona deitu zioten, zelta hitz hartan oinarrituta. Europa osoan zabalduta dauden Viena, Viana eta Veana izenek jatorri bera ei dute: beann hitza, alegia. Beann izenak «mendia» edo «gailurra» esan nahi du. Zelta jatorriko hizkuntzetan gorde da hitz hori. Adibidez, Eskoziako gaeleran, beann «gailurra» da; eta Irlandako protogaelikoan, benn hitza erabiltzen zuten.

Beste ikerlari batzuen ustez, Viena izena windu zelta hitzetik dator, haren esanahia «distiratsua» izanik.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

K. a. 500 inguruan erasita, jatorri zeltiarra zuen. K. a. 15ean, erromatarrek muga-hiri (Vindobona) bihurtu zuten, Erromatar Inperioa iparraldeko germaniar tribuen aurka gorde zezan.

Erdi Aroan, Babenberg leinuaren hiria izan zen, eta, 1440an, Habsburg dinastiaren egoitza. Hortik aurrera, Viena handitzen joan zen, Germaniako Erromatar Inperio Santuko hiriburua bilakatu arte. XVI. eta XVII. mendeetako otomandarren inbasioak Vienan bertan geldiarazi zituzten, Vienako setioa 1529koa eta Vienako bataila 1683koa baitira.

Austriako Inperioko hiriburu 1804an bihurtu zen Viena. Hortaz, paper garrantzitsua jokatzen jarraitu zuen Europako zein munduko politikan. Horrela, 1815ean, Vienako Kongresua burutu zen bertan, Napoleondar gerren osteko mundua antolatzeko. Austro-Hugariar Akordioaren ondoren (1867), Vienak Austro-Hungariar Inperioko hiriburua izaten segitu zuen. XIX. mendearen bigarren erdi horretan, hiria garatu eta hedatu zen aurreko ingurumarien gainean, Ringstraße izeneko proiektu handia eta ospetsua burutuz.

Lehen Mundu Gerraren ondoren, 1918an, Viena Austriako Lehenengo Errepublikako hiriburua bihurtu zen. Hurrengo urteetan, sozialismoaren gotorlekua izateko ospea hartu zuen Vienak, Viena Gorria goitizenaren azpian. 1934an, Engelbert Dollfuss kantzilerrak armada Vienara eraman zuen milizia sozialistak sortutako matxinada bertan behera utz zezan. 1938an, Austrian heroi moduko sarreraren ondoren, Adolf Hitlerrek hitzaldi entzutetsua eman zuen bertan, Austriarekiko bat-egitea (Anschluß) defendatzeko. Bigarren Mundu Gerra amaitu arte, hiriburu estatusa galdu zuen Vienak Berlinen mesederako.

Gerra horretan, sobietarrek okupatu zuten Viena 1945ean, bi asteko setio baten ostean. Hasiera batean lau eremutan banandu zuten Aliatuek. Atzerritarren okupazioak iraun zuen hurrengo 10 urtetan, Gerra Hotzaren bi blokeren artean nazioarteko espioitzaren gune estrategikoa bilakatu zen Viena.

1970eko hamarkadan, Bruno Kreisky kantzilerrak Vienako Nazioarteko Zentroa inauguratu zuen. Hor, nazioarteko elkarteen egoitzak eraikitzekoak ziren. Honela, Energia Atomikoaren Nazioarteko Agentzia, Petrolioa Esportatzen duten Herrialdeen Elkartea edo Europako Segurtasunerako eta Elkarlanerako Erakundea bertan finkatu dira, Vienari lehengo nazioarteko ospea itzuliz.

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Datu klimatikoak (Viena)
Hila Urt Ots Mar Api Mai Eka Uzt Abu Ira Urr Aza Abe Urtekoa
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 16.7 19.1 25.5 27.8 30.7 35.9 36.0 37.0 31.1 26.4 20.8 16.1 37.0
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 2.9 5.1 10.3 15.2 20.5 23.4 25.6 25.4 20.3 14.2 7.5 4.0 14.5
Batez besteko tenperatura (ºC) 0.1 1.6 5.7 10.0 15.2 18.2 20.2 19.8 15.3 9.9 4.6 1.5 10.2
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -19.6 -17.2 -15.3 -2.7 1.0 4.8 8.4 7.0 3.1 -4.5 -9.6 -18.1 -19.6
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) -2.0 -0.9 2.4 5.8 10.5 13.5 15.4 15.3 11.7 7.0 2.4 -0.5 6.7
Pilatutako prezipitazioa (mm) 37.2 39.4 46.1 51.7 61.8 70.2 68.2 57.8 53.5 40.0 50.0 44.4 620.3
Prezipitazio egunak (≥ 1.0 mm) 7.3 7.6 8.3 7.5 8.5 9.1 9.0 8.0 7.0 6.0 8.3 8.2 94.8
Elur egunak (≥ 1.0 cm) 13.9 10.0 4.0 0.4 0.0 0.0 0.0 0.0 0.0 0.0 2.7 8.3 39.3
Eguzki orduak 60.9 90.1 131.5 173.8 228.0 222.8 241.8 239.2 167.6 131.2 65.5 52.0 1804.4
Iturria: http://www.zamg.ac.at/fix/klima/oe71-00/klima2000/klimadaten_oesterreich_1971_frame1.htm Meteorologia eta Geodinamika Instituto Nazionala.

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Musika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Vienar ospetsuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiri senidetuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Vienako Udalaren politika da nazioarteko hiriekin ez senidetzea. Horren ordez, hiri batzuekin lankidetza hitzarmenak ditu sinatuta esparru zehatz batzuetan:

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Viena Aldatu lotura Wikidatan